Mikroplastikoak bost milimetro baino gutxiagoko plastiko-zatiak dira, egun planetako ia zoko guztietan daudenak… eta bai gizakion gorputzean ere. Nahiz eta ikerketa garatzen ari den oraindik ere, zientzia-azterketa ugarik ohartarazten dute mikroplastikoek partikula fisiko arrotz moduan jokatzen dutela, batetik, eta substantzia toxikoak, metal astunak eta mikroorganismoak garraia ditzaketela, bestetik. Haien inpaktua ulertzea eta garaiz jardutea giltzarria da, ingurumena babesteko ez ezik, baita egungo eta etorkizuneko belaunaldien osasuna zaintzeko ere.

Nzambi Mateek Gjenge Makers sortu zuenean, ez zekien bere enpresa eraikuntza-material iraunkor, estetiko eta erresistenteen erreferente bihurtuko zela.
Orain enplegua sortzen du, batez ere, Nairobiko biztanle gazte eta emakumeen artean, Kenyan, zabortegietara iristen den plastiko-kantitatea murrizten du, hormigoi tradizionalaren aukera bat aurkezten du eta ingurumena zaintzen du.

Itsasoak kutsatzen ari gara. Urte gutxiren buruan penatuko gaituen egoera. Nola har dezakegu kontzientzia halakorik ez gertatzeko? Noiz ohartuko gara honek guztiak berekin dakarrenaz? Irtenbidea gure esku dago.