Hiri modernoen eta natura-ingurunearen arteko loturarik ezak natura gabeziaren sindromeaz hitz egitera eraman ditu ikertzaileak eta dibulgatzaileak. Hala ere, gure osasuna eta espezie moduan elkarrekin bizitzeko eta irauteko gure gaitasuna, neurri handi batean, lotura hori bizirik edukitzearen mende daude.

Esaten dutenez, ingurumena XXI. mendeko gai handi eta garrantzitsua da, eta, horrenbestez, ez da harritzekoa idazleek, kazetariek, zientzialariek eta dibulgatzaileek beren inspirazio-musa egitea, kontakizunak, saiakerak edo “autolaguntzarako” liburuak idazteko. Lehen bildumatxo bat egin dugu, eta 2019rako literatura-proposamenak zabaltzen jarraitzea espero dugu, zuen laguntzarekin.