Mar Menor aintzirari larri eragiten diote eutrofizazioak eta nekazaritza intentsibotik heldu diren mantenugaien ekarpenek, eta naturan oinarritutako irtenbidean bilatzen du babesa: ostra arrunta (Ostrea edulis) berriro sartzea bertan. Kuskubiko hori ugaria zen antzina aintziran, eta uraren gardentasuna hobetzeko eta esekita dauden mantenugaiak murrizteko gai den iragazki bizidun moduan jokatzen du. Edonola ere, zientzialarien komunitateak ohartarazten du neurri hori eraginkorra izango dela soil-soilik, horrez gain, jatorrian isurketak benetan murrizten badira.
Laino-harrapatzekoa, lainoguneetan dagoen ura hartzeko asmakaria. Badirudi lainoa zerbait etereoa dela, harrapatzen ia ezinezkoa. Hala ere, munduko toki askotan ur gezaren benetako iturri eta iturri baliotsu bihurtu da. Ez da biztanlegune handiak hornitzeko gai den bilketa-sistema bat, baina bere ekarpena funtsezkoa izan daiteke hidrikoki tenkatuta dauden landa-komunitateetan.
Gaixotasuna, emailea, transplantea, ikerketa. Clostridium patogenoak eragindako gaixotasun infekziosoarentzat agintzen den transplante fekal edo bakteroterapikoaz ari gara. Hamar pilularekin eraginkortasuna ikusgarria da, sartzen diren hesteetako bakterio berriek hesteetako mikrobiotaren birpopulaketa errazten dutelako eta patogenoa desplazatzen dutelako. Baina oraindik asko dago ikertzeko. Ignacio López-Goñi Mikrobiologiako katedradun eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoko zuzendariak gure gorozkiek gure osasunari buruz esaten duten guztiaz hitz egin digu.
Padurak CO2 hustuleku garrantzitsuak izaten dira eta bai kokaleku pribilegiatua ere biodibertsitaterako. Gainera, gatzagak izaten dituzte, ekonomiarako eta gizakion bizitzarako hain garrantzitsuak izan diren elementuak.
Cádizko badia gure arreta deitzen duen padura horietako bat da. Eta arreta hori emate aldera, 2012an Salarte sortu zuten, zientzia-, ingurumen-, etnografia-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-ekimenen bidez gatz-padura leheneratu, kudeatu eta haren balioa nabarmentzeko asmoa duen irabazteko asmorik gabeko erakundea.
Adimen artifizialeko ereduen entrenamenduak eta erabilerak datu-zentro handietan pilatzen den potentzia eta energia ikaragarria eskatzen dute, non milaka zerbitzarik atsedenik gabe lan egiten duten. Prozesadore horiek errendimendu osoan lan egiten dutenean bero handia sortzen dute, eta, gehiegi berotzea ekiditeko, hozte-sistemak erabiltzen dira, sarritan ura erabilita hoztea ekartzen dutenak.
Ondorioz, egun, adimen artifizialeko eredu bati egiten zaion kontsulta bakoitzak ingurumen-kostu garrantzitsua ezkutatzen du: ur-kontsumoa.
Iruñerriko Ibai Parkearen bihotzean kokatuta, San Andres Errota pertsonen eta ibaien elkargunea da.
Beste alde batetik, Errotaren beste ezaugarrietako bat bere espiritu erkidetua da, bera eraikitzea eta ondoren ustiatzea bi herriren baterako nahiaren emaitza izan baitzen: Atarrabia eta Uharteren elkarlana.
Turismoaren masifikazioa itsasertzeko tokietan, arrain-saldoen gehiegizko ustiapena, klima-aldaketa, jarduera tradizionalak bertan behera uztea… horiek dira gure itsasoek dituzten gaitzetako batzuk. Horregatik da ezinbestekoa ozeanoko baliabideen erabilera iraunkorra hazkunde ekonomikorako, bizibideak hobetzeko eta enplegua sortzeko, itsas ekosistemen osasuna babestuta. Ekonomia urdina esaten dioguna da.
Droneek ahalbidetzen dute toki zailetara heldu ahal izatea, eta horrek segurtasuna nabarmen hobetzea dakar, pertsonek toki zail edo murriztuetan lan egin behar izatea alde batera uztean. Gainera, teknologia hau erabiltzeak eraginkortasuna areagotzen du, zereginak denbora gutxiagoan osatzeko bidea ematean, horrek kostuak gutxitzea baitakar. Orain, teknologia horri esker Iruñerriko Mankomunitatea bere hornidura eta saneamendu sareak miatzen ari da.
Burlatako Astakatasuna Bigarren Hezkuntzako Institutoak Arga Bizirik proiektua aurrera eraman du ikasturte honetan. Datuak jasotzea, aldaketak ikustea, hori guztia ikertzea, eztabaidak egitea, ondorioak ateratzea… Hori guztia ingurumena ongi ezagutzeko modurik egokientzat hartu dute ikasleek. Proiektu osoa bukatu ondoren ondorio batzuk azpimarratu dituzte: naturaren faktore guztiek elkarri eragiten diétela eta ibaiko aniztasunaren eta naturan dagoen oreka mantentzea premiazkoa dela.
Klima-aldaketa Antartikan milaka meteorito suntsitzearekin mehatxatzen ari da, izotza urtzearen ondorioz. Izan ere, meteoritoak agerian gelditzen dira, higaduraren eraginaren pean, mugitu egiten dira izotzarekin eta urak hartzen ditu itsas maila goratzearen ondorioz. Galdu baino lehen meteoritoak lokalizatu eta biltzeko lan egiten ari dira zientzialariak, baina ezinbestekoa da klima-aldaketaren aurka borrokatzea babesteko, beranduegi izan baino lehen.












