Orain arte, urritik maiatzera arte, ahalik eta ur gehien pilatzen zen Eugiko urtegian, eta, ondoren, Iruñerriko udako eskariari erantzuten zitzaion. Baina klima-aldaketaren ondorioz, euriteen banaketa aldatzen ari da urtean zehar, eta, horregatik, kontrol eta neurri berriak abian jarri behar dira, zalantzazko etorkizun bati aurre egiteko

1971n lanean hasi zenetik eta 1973an ofizialki inauguratu zutenetik, Eugiko urtegiak edaten ematen die Iruñeari eta Iruñerriari urte osoan. Hori dela-eta, debekatuta dago bertan nabigatzea (motorrarekin eta motorrik gabe), bainatzea eta arrantzan aritzea. Urtegiko uraren bolumena, nagusiki, prezipitazioen mende egoten da, eta egiten den kalitate-kontrola sakona da. Interesa du faunari eta turismoari dagokionez.

Eugiko urtegia eraikitzea eta 1971n lanean hastea erabakigarria izan zen Iruñearen eta bere hiri-continuumeko herrien demografia-, hiri- eta industria-garapenerako. Gaur-gaurkoz, Iruñerrian kontsumitzen den uraren %40 baino gehiago ematen du.

Uraren Nazioarteko Egunean, aurten, ur gabeziak XXI. mendean planteatzen dituen erronkak gainditzen naturak nola lagundu diezagukeen esploratzean jarriko da arreta. Ura atmosferarik lortzeko proiektu bitxi batzuk ezagutu nahi izan ditugu.