Vik Munizek birziklatu, berrerabili, berriro pentsatu eta berriro interpretatzen du. Herritarron imajinarioan dauden lan ikonikoak erreferentziatzat hartzen ditu eta berriro egiten ditu, oso bereziak diren materialak eta teknikak erabilita. 2021eko martxoa arte haren erakusketa ikusgai izango da Nafarroako Unibertsitatearen Museoan
Vik Munizek tradizionalki material ezohikoak erabili izan ditu erretratuak, paisaiak eta natura hilak sortzeko, eta gero argazkiak egin izan dizkie eta irudi zirraragarriak lortu ditu.