EBk urtero milaka milioi tona lehengai kontsumitzen ditu bere ekonomiak elikatzeko. Material horien guztien % 12 bakarrik birziklatua da, 2030erako bikoitza izatea helburu den arren.
Europar Batasunak birziklatutako produktuen kontsumoa handitzea espero du, 2026an onartuko den Ekonomia Zirkularraren Legearekin. Posible ote da?

Kataluniako Talkual enpresaren helburua elikagaiak alferrik galtzearen aurka borrokatzea da. Eta pixkanaka lortzen ari da; izan ere, 2020an sortu zenetik, saltoki handien baldintza estetikoak betetzen ez dituzten 5 milioi fruta eta barazki erreskatatu ditu.
Orain produktu berrietara zabaldu nahi du eskaintza, beti fruta eta barazkiak oinarritzat harturik: barazki kremak, marmeladak eta tomate sofrituak.

2024an, Iruñerriko bio-hondakinen (edukiontzi marroietako gai organikoak, etxeko eta auzoko konpostajean jasotakoa eta hondakin berdeak) gaikako bilketan 28.444 tona jaso ziren, hau da, sortutako guztiaren % 46,28. Nora joan ziren? Zer bihurtu ziren? Zer abantaila izan zituen gai organiko horiek berreskuratzeak?
Gai organikoak gure lursailetarako ongarri bihur daitezke eta bai energia ematen duen biogasa ere. Zergatik galdu behar ditugu?

Gaizki sailkaturiko hondakin esaten diegu ez dagokien edukiontzira botatzen diren eta ongi botata daudenak kutsatzen dituzten hondakinei. Edukiontzian halakoak egoteak zaildu eta, batzuetan, ezinezko egiten du hondakinak berreskuratzea eta birziklatzea, eta, horrenbestez, baliabideak eta dirua galtzea ekartzen du berekin. Jatorrian hondakinak ongi bereizteak eragozpen horiek guztiak saihesten ditu eta hondakinak material berri aprobetxagarri bihurtzen laguntzen du. Aukera honi ihes egiten utzi behar diozu?

Janzten ez duzun zenbat arropa daukazu armairuan? Pentsatu al duzu inoiz arropa hori baztertzea? Jakingo zenuke nola egin? Galdetuko zenioke zeure buruari nora iritsiko litzatekeen? Edukiontzi arrosetan edo garbiguneetan jasotzen diren ehun-gaien % 75 inguru primeran berrerabil edo birzikla daitezke. Bihur ditzagun hondakin horiek baliabide.

Pistatxo-oskolak CO2-a harrapatzeko erabili ahal izango lirateke, ikatz aktibatu bihurtu eta gero. Industriaren erronka handia ikatz hori modu iraunkor, eraginkor eta ez oso garestian aktibatzea lortzea da. Merkatuak hala eskatzen du, aurreikusita baitago merkaturatzea % 2,9ko urteko tasa batean haztea 2020 eta 2028 artean.

Nacho Dean naturalista, esploratzaile profesionala eta dibulgatzailea da, munduari itzulia eman diona oinez eta bost kontinenteak igerian batu dituena, ingurumena defendatzearen helburu bakarrarekin.
Duela gutxi beste egitasmo bat amaitu du: Espainiako kostalde osoa inguratu zuen belan nabigatzen, itsasoko kutsadurari eta zaborrei buruzko lehen mapa egiteko xedearekin, eta arreta berezia jarrita plastikoetan eta mikroplastikoetan.

Urumea ibaian kanoan egiten diren paseoak eskaintzen dituen enpresa bateko gerentea da Unai Elizasu. Ingurumenarekiko konpromisoa hartuta, paseo horietan ibaia garbitzera gonbidatzen ditu bezeroak, beste garbiketa-jarduera batzuk antolatzen ditu eta hiriaren fisonomiari itxura eman dion –presente dago bere identitatean– eta ahanzturan galtzen diren garaietatik jende eta inguruabar asko ezagutu dituen ibai baten istorioak kontatzen ditu.

Paper-zapi bustien presentzia gure ingurunean etengabea da, eta azpiegitura publikoak buxatzen ditu, hala nola estolda-sareak, ponpaketa-ekipoak eta araztegiak. Eta horrek %10-15 garestitzen ditu hondakin-uren mantentze-, tratamendu- eta arazketa-lanak. Kordoban, gainera, paper-zapi bustien uhartetxoa sortu da.

Suediaren adibideari erreparatu diogu, zaborren %99 birziklatzen baititu. Beste herrialde batzuetan, ordea, Espainian, adibidez, udal-hondakinen %33,0 birziklatzen dira.