Posted

Taxiak ezagutzen errazagoak izango dira

Taxi zerbitzuaren erabiltzailea bazara edo, besteak beste, Uber edo Cabify bezalako enpresena, litekeena da erabiltzen dituzun ibilgailuetan egin den aldaketa soil baina garrantzitsu batez ohartu izana. Ez badituzu halakoak erabiltzen, informazio hau interesgarria izango zaizu.

- -

Joan den abuztuaren 1az geroztik, Espainiako taxietan eta garraioko ibilgailu gidaridunetan, bederatzi leku arterainokoetan, atzeko matrikula zurien ordez matrikula urdinak dituzte. Aldaketa, edonola ere, alderdi estetikotik harago doa, beste ondorio batzuk baititu: alde batetik, taxi-zerbitzua ematen duten ibilgailuak hobeki identifikatzeko bidea ematen du; beste alde batetik, taxi piratak edo legez kontrakoak agertzea saihestu nahi du. 

Pirateria konkurrentzia bidegabeko arazoak eragiten ari da hiri askotan, bereziki, hiri handietan, hala nola Madrilen, Bartzelonan eta Mallorcan. Eta, era berean, kalte egiten die zerbitzuaren erabiltzaileei, segurtasun pertsonaleko arazoak izan baititzakete. 2016an, legez besteko proposamen bat onartu zen Diputatuen Kongresuko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Iraunkorrari buruzko batzordean, pixkana borrokatzen saiatu den sarkinkeria handitzearen kontra egiteko hainbat neurri zituena. Araudi berri honek, horrenbestez, legez besteko proposamen hari erantzuten dio.

Hala eta guztiz ere, kolore-aldaketak ibilgailuen atzeko matrikulari baino ez dio eragiten. Orain arte bezala, aurreko matrikulak hondo zuria izango du, eta zenbakiak eta letrak beltzak izango dira. Gainera, taxi-gidariek urtebeteko epea dute, araudi berrira egokituta dauden ibilgailuak edukitzeko. 

Egun, taxi guztiek ez dute atzeko matrikula urdina, 2018ko abuztuaren 1etik aurrera berritu dituzten autoek eta beren kasa egin nahi izan dutenek baino ez baitute. 2019ko abuztuaren 1etik aurrera, ordea, flota osoak eduki beharko du atzeko matrikula urdina. 

Horrek esan nahi du, eskuarki garraio-zerbitzu gidaridunen bat erabiltzen baduzu, beharbada jada aldatuta dauden ibilgailuak aurkituko dituzula eta, hortaz, errazagoa izango dela haiek ezagutzea. 

Ez bada hala, hiri eta zerbitzu bakoitzaren seinale tradizionaletan eta berariazkoetan jarri beharko duzu arreta, legezko zerbitzua dela eta berme guztiak dituela ziur egoteko: antzinatasuneko gehieneko urte batzuk dituzten ibilgailuak, tarifa estandarizatuak aplikatzen dituztenak eta zerbitzu bakoitzaren zentraletatik kontrolatzen dituzten kudeaketa-sistemak dituztenak. 

Profesionalek aldarte onean onartu dute neurria, etengabe eraldatzen ari den sektore honetan segurtasuna eman nahi duela uste baitute: eko ibilgailuak, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, baliabide teknologikoak eskuratzea, besteak beste, GPSa edo berariazko aplikazioak, ibilbidea irisgarriagoa, azkarragoa eta seguruagoa egiteko. Taxiek eta garraio-zerbitzu gidaridunek beren tokia eskatzen dute hala, hiri guztietan sustatzen ari den mugikortasun berriaren barnean elementu garrantzitsu moduan.

Argazki: Hegoplac

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.