Urtegiei esker edaten dugu, hori argi eta garbi dago. Araztegietatik pasa ondoren etxeraino heltzen zaigu ura, bai hirietan, bai herrietan.
Aipatzen ari garen urtegietako bat Eugikoa dugu. Esteribarren udal barrutian dago, Iruñetik 26 kilometroa, eta Arga ibaiaren buruko urak hartzen ditu. Urtegi honen edukiera 21,4 hm3-koa da, eta bolumen erabilgarria, 20,26 hm3-koa. Kota handiena 628 metrokoa da. Hornitzeko erabiltzen den ura Urtasungo Edateko Uren Araztegira garraiatzen da, urtegitik 1,5 kilometrora.
Hornidura baldintza ezin hobeetan bermatzeko eta uraren kalitatea andeatzeko arriskuak minimizatu eta neutralizatzeko Eugiko urtegian astero egiten dituzte kontrolak eta analitikak Iruñerriko Mankomunitateko ustiatze arloko eta kalitate kontroleko langileek. Horrez gain, Urtasungo tratamendu estazioan sartzen den ura, edateko on bihurtu aurrekoa, aztertzeko analisiak egiten dira egunero
Neurri horiek ahalbidetzen dute operazio erabakiak hartzea, urtean zehar pilatutako uren kalitatearen arabera. Hartara, sakoneran tenperatura neurtzeko astero egiten diren saioak uda amaieran bukatzen dira (aurten, irailaren 7an), urtegiaren hondoko ura husten denean, termoklina izenekoarekin batera (Eugiko urtegiko ura geruzatan estratifikatu denean, tenperatura beroenetik hotzenera). Hain zuzen ere, kasu horretan, kalitate eskaseko ura husten da, hondoan pilatuta dagoena, eta burdina eta manganeso eduki handiak dituena. Hori eginda, horrenbestez, Urtasunen edateko on bihurtzeko prozesuan erreaktiboak gehitu behar izatea minimizatzen da
Hori ez da uraren kalitatea bermatzeko egiten den jarduera bakarra. 2017.eko martxoan, adibidez, sistema berri bat kokatu zen Eugiko urtegian uraren kalitatea automatikoki kontrolatzeko. ‘Perfiladore bertikala’ esaten zaion ekipamendua zen, eta zunda multiparametriko bat zeukan, presaren ondoan jarritakoa. Zehazki, sakonera desberdinetan datuak automatikoki erregistratzeko bidea ematen du gaur egun. Mankomunitateak zortzi neurketa egiten ditu egunean, hiru ordutik behin. Datu guztiak Mankomunitatearen komunikazio sarera igortzen dira, Uraren Ziklo Integrala ustiatzeko sistemaren bidez denbora errealean kontsultatu ahal izateko
Azkenik, gogora ekarri behar da 2017.ean urteko ekainean Mankomunitateak azterlan batimetriko bat egin zuela, sonarra duen urpeko ibilgailu baten bidez, eta Eugiko urtegiaren hondoaren erliebea zehatz berrikusteko modua eman zuen. Egin zen azterlan horrek ahalbidetu zuen urtegiaren edukierari buruzko informazioa eguneratzea, betetze kota desberdinen arabera, hornidura iturri horren erabilgarritasuna hobeto ezagutzeko.
Azterketa guztiak ikusita eta aurtengo ur-hustea egin ostean Eugiko urtegiaren osasuna ona dela esan dezakegu.
Utzi erantzuna