Hondakin elektronikoa azken urte hauetan planeta osoan gehien emendatzen hari den hondakin-mota da. Espainian, zabor elektronikoen kantitatea %17 inguru handitu da eta zakar horien ekoizpena hiri-hondakinen batez bestekoa baino hiru aldiz azkarrago ari da handitzen, %16 eta %28 artean bost urtetik behin.
Moreno Jordanak aipatzen zituen altxorrak, zehazki, tresna horien osagaiak dira. Ordenagailu batek meak, materialak eta osagai askotarikoak diru, kasu gehienetan naturan lortzen zailak direnak eta erauzte-kostu handia dutenak: galioa, boroa, artsenikoa, litioa, burdina. Gauza berbera gertatzen da telebistekin, izpi katodikoen hodiekin eta beirazko pantailekin, fosforoa eta beruna (zaharrenak), merkurioa (lehen belaunaldiko LCD motako pantaila lauak), kobrea, aluminioa, kadmioa eta hainbat plastiko baitituzte estaltzeko, besteak beste (telebistak, oro har). Guztira, hondakin elektrikoen eta elektronikoen 10 kilogramo sortzen dira, tresna pantaila laukoa bada; eta 20 kilogramo, zaharra bada. Adibideak ematen jarraitu ahal izango genuke, baina tresna horietaz modu seguruan eta iraunkorrean libratu behar dugula ohartarazteko erreferentzia gisa nahikoa dela uste dugu.
ECOLECen arabera (tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak zuzen kudeatzea eta ingurumena zaintzea sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea), “txatar elektronikoaren” gaineko ingurumen-kontzientziazioa era esponentzialean handitu da, nahiz eta urtero milioika hondakin elektroniko sortzen den eta nahiz eta gero eta gehiago errazten den modu seguruan bota ahal izateko prozedura.
Nafarroa horren guztiaren erakuskaria da. Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, joan den urtean 2027an jasotzea kalkulatzen zen hondakin-kantitatea bildu zen: 3.549 tona. Irakurketa positiboa biztanleriaren ezagutza-maila da. Negatiboa, bilketa-gaitasuna are handiagoa dela eta produktu-mota honen kontsumo-goraldiak zaildu egiten duela hondakin-mota honen prebentzioan eta murrizketan lan egitea.
HIRU AHOLKU ERRAZEK TEEHAK SORTZEA PREBENITZEN ETA BIRZIKLATZEA ERRAZTEN LAGUNDU DIEZAGUKETE
1. KONPONTZEA
Tresna elektriko berria erosi aurretik, saiatu zaharra konpontzen, zerbitzu tekniko ofizialen bidez.
2. MODU SEGURUAN LIBRATZEA HAIETAZ
Ez badago konpontzerik, aukerak hainbat dira, baina denak baliozkoak era berean.
BESTE BERRIK BATEKIN ORDEZTU BEHAR BADUZU
- eraman ezazu hurbilen duzun garbigune finko edo mugikorrera.
- Nafarroan, Emausko Trapuketariak arduratu ahal dira beren bilketa-guneetako edozeinetan biltzeaz edo, tresna handia bada, etxean bertan biltzeaz.
- saltokiak eta bereziki 400 metro koadrotik gorako salmenta-aretoa duten dendak edozein etxetresna elektriko txiki edo 25 zentimetro baino txikiagoa den tresna elektriko edo elektroniko jasotzera behartuta daude, berri bat erosi edo ez.
- bilatu ECOLECen #GreenShop zigilua duen saltokia edo denda. Tresna zaharrak jasotzeko bereziki hornituta dauden saltokiak dira, hain zuzen ere.
BERRIA EROSTEN BADUZU
- etxetresna elektriko zaharra beste berri batekin ordeztu behar baduzu, jakin behar duzu saltokiak edo banaketa-saltoki fisikoak legez behartuta daudela zaharra hartzera.
- erosketa on lineedo sareko dendetan egiten bada, haiek ere behartuta daude tresna zaharra dohainik jasotzera.
3. EKODISEINUAREN ALDE EGITEA
Azkenik, tresna elektriko berri bat erosten duzunean, balora ezazu produktuaren ekodiseinua eta eraginkortasun energetikoa, bere bizitza baliagarrian zehar energia aurrezteko.
ITURRIAK: ECOLEC eta Diario de Navarra.
Argazki: Tina Rataj-Berard en Unsplash
Utzi erantzuna