Gezien hirukiak (Moebiusen zinta) inguratuta dagoen 1 eta 7 arteko zenbakia 1988an sortu zen sinbolo bat da, Ameriketako Estatu Batuetan, eta Plastikoen Industriaren Sozietateak (SPI) jarri zuen abian. Herrialdeen araberako aldaketa eta egokitzapen batzuekin, ontzi bat egiteko erabili den materiala adierazten digu, gero tratamendu-zentroetan sailkatu ahal izateko garrantzitsua den datua baita. Sailkapen horrek produktu guztiak bateratzen ditu zenbaki berberarekin, eta bermatzen du birziklatzeko metodo hobe bat –mekanikoa, kimikoa edo energetikoa– eta bai lortutako azken produktuaren homogeneizazio hobea ere.
Plastiko-mota desberdinak daude:
Tokiko edo udaleko birziklatze-sistema bakoitza zenbakizko sisteman edo plastikoa egiteko baliatu zen moduan oinarrituta egon daiteke. Cicloplasten arabera (Espainian plastikoak birziklatzea sustatzeko konpromisoa duen elkartea), mota guztietako plastikozko ontziak birziklatzen dira, edukiontzian botatzen diren plastikoen %100 birziklatuko direla bermatuta. Plastikoak birziklatzeko 300.000 edukiontzi horitik gora daude Espainian, eta, hartara, herritarren %93ri ematen zaie estaldura.
Hala eta guztiz ere, plastikoek birziklatze-indize baxuenetakoak izaten jarraitzen dute Europan, nagusiki dagoen aukera handiarengatik. Plastikoen Industriaren Sozietateak jasotzen dituenetik harago, kalkulatzen da plastikoen 100 mota baino gehiago egongo direla.
NOLA BIRZIKLATZEN DIRA PLASTIKOAK?
1. etapa: gaikako bilketa Birziklatzeko lehen urratsa etxebizitza bakoitzean ontzien hondakinak bereiztea da. Hori dela-eta, 1 eta 7 arteko sinboloa duten ontzi guztiak bildu beharko genituzke poltsa bakar batean eta edukiontzi horira bota. Udal-sistemak arduratuko dira haiek jaso eta sailkatzeko plantetara eramateaz.
2. etapa: materialen hautaketa Edukiontzi horian, plastikozko ontziak ez ezik, potoak eta tetrabrikak ere egoten dira, eta, horrenbestez, frakzioetako bakoitza bereizi behar da, Cicloplast elkarteak azaltzen digun sistemaren arabera: :
- Uhal garraiatzaile batek edukiontzi horietan bildutako zabor-poltsak sailkatze-guneraino igortzen ditu.
- Hausteko gailu batean, poltsak ireki egiten dira eta edukia sailkatze-uhalean gelditzen da.
- Iman handi batzuk dituen tunel batean, metalak bereizten dira.
- Gainerako materialak, berriz, edo eskuz edo automatismo desberdinak erabilita hautatzen dira.
- Plastikoak familia desberdinetan bereizten dira, gutxienez, lautan. Pilatu egiten dira, sektore honetan “plastiko-bala” esaten zaienetan: PET: ur- eta freskagarri-botilak, PEAD: garbigarrien eta elikagaien ontziak, FILM PLASTIKOA: poltsak eta film plastikoak, PLASTIKO MISTOA: jogurtak, erretiluak, elikagaien ontziak, eta abar…
3. etapa: plastikoak birziklatzea Materialak hautatzeko plantatik heldu diren plastiko-balak birziklatze-plantara iristen dira. Han, birrindu egiten dira, garbitu zenbait etapatan, lehortu eta homogeneizatu, gero estrusionatu egiten den (hauskorrak diren elementuak sendotzeko erabiltzen den prozesua) aglomeratu plastiko bat eratzeko, filamentu luzeak osatuz. Ondoren, filamentu horiek bolatxo txikietan ebaki (galauts antzekoak) eta zakuetan biltegiratzen dira, aplikazio berrietarako erabilgarri dagoen lehengai moduan baliatzeko.
ZER BIHUR DAITEZKE?
Plastikoen Industriaren Sozietatearen sisteman jasotako sei elementuetako bakoitzak (1 eta 6 artekoak) berariazko birziklatze-prozesuak ditu, desberdinak, batzuk besteak baino garatuagoak, garestiagoak eta eraginkorragoak. 7. zenbakikoak, ordea, ezin dira birziklatu.
PET esaten zaiona munduan gehien birziklatzen den plastikoa da, horretarako ongi ezarrita dagoen azpiegitura bat baitu. Ecologic webgunean adierazten diguten moduan, hainbat aldiz birzikla daiteke, elikagaiekin erabiltzeko lehen birziklatze-maila bakarrik onartzen bada ere, hurrengo mailetan ehun-zuntzak lortzeko erabiltzen baita.
HDPE edo dentsitate handiko polietilenoaren ezkatak hodiak, xafla plastikoak eta hainbat elementu egiteko erabiltzen dira, hala nola zaborrak botatzeko ontziak edo zirkulazioko konoak.
PVC edo polibinil kloruro berreskuratua eta metodo mekanikoen bidez birziklatua erabilita hodiak, profilak, mahukak, eskuilak, erratzak, hormetako estaldurak, oinetakoen zolak, industria autopropultsaturako gaiak, eta abar egiten dira.
LDPE edo dentsitate txikiko polietilenoa, ingeniaritzako materialen blogaren arabera, Espainian gehien birziklatzen den plastikoa da eta berriro plastikozko poltsak egiteko erabiltzen da, ureztatze-hodiak edo hirietako altzariak.
Polipropilenoa habexkak edo estaldura plastikoak egiteko berrerabil daiteke, tiraderak, loreontziak eta beste erabilera ez-konprometitu batzuk.
Poliestirenoak material bereko blokeak eginda beste bizitza bat izan dezake, eraikuntzan erabiltzen direnak hainbat gauzatarako: isolatzaileak eta abar. Edo, gainerakoan, lorezaintzan, drainadura gisa erabil daiteke.
Iturriak: vivirsinplastico.com, mcp.es, Ciclopast
Argazki: pixabay.com
Utzi erantzuna