Argitaratze-gomendioei buruzko gure lehen artikulu edo sarrera honetan –zuen ekarpenen eta iritzien bidez aldian behin zabaltzen joatea espero dugun honetan–, kultu-liburuak daude, klima-aldaketaz eta ingurumenaz gogoeta egiten dutenak; kutsadura-mota desberdinen gaineko eztabaida pizten dutenak; “narratiba berdearen” generoaren barnean dagoen prosa; liburu praktikoak… baina, batez ere, Espainian duela gutxi argitaratu edo berrargitaratu diren argitalpenak.
1. PRIMAVERA SILENCIOSA (SILENT SPRING). Zenbaiten ustez, liburu hau mugarria edo abiapuntua izan zen ekologiaren historian eta DDT pestizida, edo Rachel Carson egileak “heriotzaren elixirra” esaten ziona, debekatzea ekarri zuena. 1962an idatzi zuen, eta halako garrantzia izan zuen, ezen egun oraindik ere natura kontserbatzearen aldeko mugimendu ekologistak agertzearen arduradun nagusietakotzat jotzen baita. Erreferentziazko liburua da, aldian behin berrargitaratzen dutena. Hemen, liburuaren gaineko informazio gehiago duzu
2. LOS ULTIMOS NIÑOS EN EL BOSQUE: SALVEMOS A NUESTROS HIJOS DEL TRANSTORNO POR DEFICIT DE NATURALEZA. (LAST CHILD IN THE WOODS: SAVING OUR CHILDREN FROM NATURE-DEFICIT DISORDER). Esaten dutenez, argitalpen hau ohartarazpen “sinesgarria eta era liluragarrian konbentzitzen duena da, haurren eta naturaren arteko konexioa berreskuratzeko”. Egilea, New Yorkeko Richard Louv kazetaria, Children & Nature Networkeko sortzailea da, beste kide batzuekin batera, eta bertako lehendakari emeritua. Erakunde horrek, hain zuzen, pertsonak eta komunitateak naturarekin konektatzeko nazioarteko mugimendua eraikitzen laguntzen du. Liburu hori 2018an zabaldu eta eguneratu da Espainian, eta abangoardiako ikerketak biltzen ditu, agerian uzten dutenak naturarekiko esposizio zuzena funtsezkoa dela haurren garapen osasungarrirako: garapen fisiko, emozional eta espiritual osasungarrirako.
3. INVIERNO. (WINTER). Liburu honek natura literatura bihurtzen du. Rick Bassen lana da, “narratiba berdearen” Ipar Amerikako adierazgarri handientzat jotzen den egilearena. Genero hori hobeki ezagutzen dugu Errata Naturae argitaletxearen lanari esker; 2013az geroztik gai nagusitzat ingurumena duten erreferentziazko lanak gaztelaniaz berrargitaratzen espezialista bihurtu den etxea, hain zuzen. Hau da kaleratu duen azken lana, baina merezi du bertako erreferentziazko lanak ezagutzea. Hona hemen Inviernolanaren laburpen bat
4. LA CASA NATURAL (SUPER NATURAL HOME): Autolaguntzarako esaten zaien liburu horietakoa da. Egilea Beth Greer da, iparramerikar kazetari ezaguna eta supernaturalhome.com webgunearen sortzailea. Webgune horretan, zehazki, osasunari eta bizimodu naturalari buruzko estrategiak eta aholkuak partekatzen ditu. Liburu honetan, hain zuzen, etxeko esposizio toxikoak nola murriztu eta ingurune osasungarria sortu azaltzean jartzen du arreta. Lotura honetan, laburpen bat duzu. Jarraibidea izango da interesgarria zaizun edo ez jakiteko.
5. NO SIN MI BICICLETA. (HELLO, BICYCLE). Zergatik ibili bizikletaz?, zer behar da?, nola zaindu behar da bizikleta?… Bizikletaz ibiltzea planteatzen ari diren pertsona guztientzat egokia den liburu honetako kapituluetako batzuk dira. Anna Bronesek idatzi eta kaleratu du 2017an, eta dibertigarria eta irakurterraza da. Testuan pasadizo bitxiak daude, handiagotzen ari den garraiobide honi beldurra galtzen joateko. Hona hemen laburpen bat.
6. DISFRUTAR EN LA NATURALEZA. Bilduma labur honetan ezin zitekeen falta gaztelaniaz idatzitako lan bat. Egileak, José Luis Gallegok, ez du zalantzarik bere kontakizuna zuzenean “naturatik kopiatuta” dagoela esatean; izan ere, naturak “ez baitu literatura-baliabiderik behar irakurlea liluratu eta erakartzeko, nahikoa da deskribatua izatea”. Duela sei hilabete eskas eman zuten argitara, Alianza Editorial etxean.
Utzi erantzuna