Posted

Hartu baso-bainu bat!

Estres handiko egoera batean bazaude eta medikuak aholkatzen badizu baso-bainu bat hartzea, jakin ezazu gomendatzen ari dena ez dela basoan paseo soil bat egitea, baizik eta Japonian oso zabalduta dagoen teknika bat eta orain Espainian ezartzen hasten dena egiteko esaten ari zaizu.

- - -

Fotografía de una persona participando en un baño de bosque. Imagen: Ports Experience.

Pertsona bat, baso-bainuen jardueran parte hartzen. Argazkia: Ports Experience.

Baso-bainu bat hartzeko baso heldua behar dugu, eta, beraz, ez du balio edozein baso-ingurunek. Baso heldua da zuhaitzak ipurditik mozteko jarduerarik gabe ehun urtetik gora daramatzan basoa, ehun eta berrehun urteko zuhaitzak dituena eta, zuhaitzez gain, elementu naturalen kontzentrazio handia duena, hala nola goroldioak, likenak eta abar. Espainian, “Selvans” izeneko proiektuak zenbait urte daramatza gure herrialdeko baso heldu onenak aurkitzen eta beren kontserbazioa segurtatzen, gero, eta besteak beste, haien erabilera terapeutikoa errazteko.

Izan ere, baso-bainuak sendabide terapeutiko naturalak dira. Nazioartean bibliografia zabala dago baso helduek dituzten onura edo alde onen gainean; dena den, denak bat datoz ondokoa adieraztean: baso helduekin kontaktua izatean alderdi psikologikoak hobetzen dira –esate baterako, ongizatea edo lasaitasuna handitzea– eta maila fisiologikoan ere antzematen da eragina. Hori gertatzen da zuhaitzek substantzia fitonzidoak dituztelako: substantzia horiek arnasten direnean burmuinean eta maila fisiologikoan eragiten dute, immunologia-sistema aktibatzen dute, estresa murrizten dute eta “natural killer” esaten zaien zelulak, minbiziaren kontrakoak, aktibatzen dituzte. EFE berde kateak berriki kaleratu duen bideo batean, fibromialgia duten gaixoentzat balio handia izan dezaketela adierazten da, mota honetako tokietan hainbat ariketa eginda mina duten egunak erdiak izatera irits baitaitezke.

Baso helduekin kontaktua izatean alderdi psikologikoak hobetzen dira –esate baterako, ongizatea edo lasaitasuna handitzea– eta maila fisiologikoan ere antzematen da eragina.

Baso-bainu bat hartzeko, jarrera ere behar dugu, izan ere, ez baita paseo hutsa, hobeki poliki egiten dena, baizik eta ibilbide kontzientea izan behar du, bost zentzumenak lanean jartzera eramango gaituena: entzumena, usaimena, ikusmena, dastamena eta ukimena. Horrez gain, etekin handiagoa aterako diogu gurekin batera terapia egiteko gida bat badoa, meditazio, arnasketa eta gorputz mugimenduko ariketekin osatzen duena ibilbidea.

Zenbait herrialdetan, besteak beste, Japonian, antzinako garaietatik egiten dute eta Shinrin Yoku esaten diote. Gobernuaren laguntza du, diru kopuru handiak inbertitu baititu basoen balio terapeutikoak ikertzean, eta baso-bainuak zerbitzuen zorro publikoan sartzen ditu.

Mendebaldean, oro har, eta Espainian, zehazki, baso-bainuak ez dira hain ezagunak. Dena den, badaude beren zerbitzuen katalogoan dauzkaten enpresa batzuk. Tarragonaren hegoaldean, Terres de l´Ebreren inguruan, Ports Experience enpresak jarduera hau eskaintzen du. Aipatu ditugun onura terapeutikoak eskaintzeaz gain, jardueraren asmoa da baso helduak eta beren ekosistemak babestu beharraren gainean kontzientzia harraraztea. Ondokoa adierazten dute sustatzaileek haien gainean: “Planeta honetako bizia naturaren santutegi hauei jarraipena ematearen mende dago, bi helburu argirekin: baso helduen babesa eta haietara errespetuzko bisita egitea, eragin terapeutikoei onura ateratzeko. Enpresen edo zuzendaritzaren arloko pertsonak, antsietate handiko egoeretan daudenak eta, oro har, “natura gabezia” duten guztiak dira, hiritarregiak diren inguruneetan bizi direlako, baso-bainu hauek hobekien etorriko zaizkien hartzaileak”.

Erronka da baso heldu hauek kontserbatzea eta kudeatzea, beste interes batzuek beren ahalmen terapeutikoei mehatxu ez egiteko moduan.

Dena den, erronka da baso heldu hauek kontserbatzea eta kudeatzea, beste interes batzuek beren ahalmen terapeutikoei mehatxu ez egiteko moduan. Naturak osasuna eta ongizatea eskaintzen digu. Orain soil-soilik falta da onura horiek zuzen kudeatzen jakitea, aukera ezarengatik utzita dauden landa eremuei abagune berriak eskaini ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.