Posted

Errepideen etorkizuna iraunkortasunari lotuta dago

Munduko hiri handiek kutsadura atmosferikoarekin lotutako gero eta arazo gehiago dituzte. Arazo horietarako hainbat berrikuntza planteatzen dira, besteak beste, zirkulatzeko edo oinez ibiltzeko erabiltzen ditugun zoladura eta zoruetan; CO2 gasaren mailak murrizteko edo haren eraginak minimizatzeko modu bat baitira.

- - - -

KUTSADURAREN KONTRAKO ZOLADURAK
Nafarroako Pavimentos Tudela enpresak hirietan dagoen kutsadura murrizteko gauza diren galtzadarri batzuk garatu ditu. %60 gutxitzen dute, eta, gainera, kutsadura hori eraldatu egiten dute eta ingurumenerako onuragarriak diren konposatuak lortzen dira. Zoladura egiteko erabilitako konposatuari esker dituzte ezaugarri horiek, eguzkiaren argiarekin erreakzionatzen baitute.
Asiako zenbait herrialdek, besteak beste, Txinak, produktu honen gaineko interesa adierazi dute, hirien estetikari eusteko, pertsonalizatzeko aukera eskaintzen baitu, gainera. Nabarmendu behar da bere burua garbitzen duen galtzadarria dela eta bizitza baliagarri luzea duela. Ezin sinetsizkoa da 4.000 autok eragindako kutsadura murriztea lauza hauekin zolatutako futbol zelai batek.

HOLANDA ETA PLASTIKOZKO ZORUAK
Urte amaieran, Holandako gobernuak plastiko birziklatuarekin egindako errepideen prototipo bat instalatzea erabaki du, mundrunezkoak erabili ordez, eta horrek CO2 gasaren igorpenak %85 murrizten ditu. Plastikozko modulu horiek barne-hutsak dira, ur gehiegi dagoenean drainatzeko aukera emateko eta instalazio elektrikoak lurperatzeko. Behin bide hori higatzen denean erabilerarengatik, birziklatu egin daiteke berriro eta, hartara, materialen bizitza baliagarria luzatu.
Sistema honek dituen onurak hauek dira: igorpenak minimizatzea, segurtasuna handitzea, iraunkortasuna, azkar instalatzea eta konponketak errazak izatea. Zenbait herrialdek errepideen sistema honen gaineko interesa adierazi dute, besteak beste, Erresuma Batuak eta Kanadak.

EGUZKI-ERREPIDEA
Frantziako gobernuak munduko lehen eguzki-errepidea gauzatu du: ia 3.000 plakak estalitako kilometro bat da, eta 5.000 pertsonako biztanleria baterako nahikoa den energia sortzeko ahalmena du. Inbertsioa 5 milioi euro ingurukoa da, eta asmoa da proiektu hori beste 1.000 kilometrotara zabaltzea.
Panel horien gainean dabilen zirkulazioak denboraren %10 eta %20 artean baino ez ditu estaltzen. Aurrezten dena nabarmena da; izan ere, panelak kokatzeko ez baita aurreko zoladura kendu behar.
Konponbide honek, gainera, instalazio fotovoltaikoak kokatzeko behar diren nekazaritzako eremuak higatzea saihesteko bidea ematen du. Eguzki-errepideak edukitzea ekarri duen teknologia ikertzen bost urte baino gehiago eman dituzte, eta hainbat herrialderen interesa eragin du Asian eta Afrikan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.