Posted

Inauteriak, urrezko 4 arauen arabera

Arrakasta handiena izan zuen gure artikuluetako bat material birziklatuekin mozorroak sortzeari eskaini geniona izan zen. Inauteriak ospatzearen atarian gauden honetan, ideia berriak eman nahi dizkizuegu, egun horietan itxura dibertigarria eta iraunkorra izateko aukera eduki dezazuen. Aurten, egin mozorroa urrezko lau arauetakoren bat baliatuta.

-

Primera Lehen araua: murriztea

Mozorroak “erabili eta botatzeko” printzipioa argien betetzen duten jantzietako bat izan daitezke: behin erabiltzeko diseinatutako jantzi askoren kalitate justu edo eskasak eragin handia du horretan. Hori konpontzeko, pentsatuta genuena baino pixka bat gehiago gastatzeak beste pertsona batek ere mozorroa erabiltzeko aukera izan dezan edo gure armairuetan miaka aritzea mota honetako ehun-hondakinak murrizteko bi aukera izan daitezke. 

EcoDaisyren irudia

Zergatik erosi zerbait berria, irudimena erabilita mozorro ikusgarri bihur ditzakegun jantziak aurkitu baditzakegu armairuetan? Jaka zahar batek eta teklatu zaharretako piezek, esate baterako, oso teknologikoa den jantzi bat sortzen lagundu diezagukete, EcoDaisyk proposatzen digun hau bezalakoa. 

Beste alde batetik, jada baditugun jantziei erabilera berria ematen badiegu, ehun-hondakinak sortzea saihesten dugu. Arropa beltza eta alkandora bat badituzu, begietako mozorro bat lortzea nahikoa duzu ninja mozorroa edukitzeko. Hemen ikus dezakezu, unCOMO.com webguneko adibide batekin, nola erabili eta korapilatu kamisetak, azken ukitua emateko mozorroari.

Alkandora zaharrak eta koloretako errotuladoreak erabilita, jarraian daudenak bezain dibertigarriak diren proposamenak lor daitezke, besteak beste, mediku- edo sukaldari-mozorroa izateko. 

Eta ez bazaizu axola jada erabiltzen ez dituzun jantzi horiek haustea, unCOMO.com webgunean zonbi-mozorroa nola egin dezakegun erakusten digute pausoz pauso.  

Bigarren araua: berrerabiltzea

Mozorro bat lortzerakoan berrerabiltzea aplikatzeak esperientzia dibertigarriak ere ekar ditzake. 

Zergatik ez antolatu gurasoen, lagunen edo senitartekoen talde batekin Swap jai bat edo, bestela esanda, jada erabiltzen ez dituzun modeloak eta beste norbaitentzat erabilgarriak direnak trukatzeko jai bat? Truke-festa batek arrakasta izan dezan jarraitu behar diren arau edo jarraibideak ditugu La Ecocosmopolita blogean.

Berrerabiltzearen printzipioaren barnean, bigarren eskuko denda batean mozorro bat eskuratzeko aukera ere badago. Nafarroan, esate baterako, Emausko Trapuketariek lokalak dituzte Iruñerri osoan eta, beraz, erraza da balio dezakeen modelo bat aurkitzea. 

Horrez gain, atal honetan ezin ditugu ahaztu mozorro bat alokatzeak dituen alde onak, batez ere kalitateko arropa baina arrazoizko prezioan eduki nahi duenaren kasuan. Ziur asko zure herrian enpresa espezialistak egongo dira. Gainerakoan, Internet alokatzeko milaka proposamen dituen leiho bat da. 

Hirugarren araua: birziklatzea

Berrerabil daitezkeen material asko eta asko ditugu eskura: oihalak, kartoia, ontziak eta erabiltzen ez ditugun objektuak. Harridura edo arrakasta handia eragingo duen osagarri edo jantzi bihurtzeraino birzikla ditzakegu.

Agian David Edgar artistaren proposamenak sofistikatuegiak eta zailegiak izango dira kalitate-maila berberarekin egiteko, baina inspirazio moduan erabil ditzakegu, etxeko ontzi plastikoekin aurpegiko mozorro birziklatu bat sortzeko.

Beste alde batetik, Handspire webgunean paperezko panpina bat egiteko ageri den adibideak bultzatzen gaitu ideia gustuen sentiaraz gaitzakeen ebakin-motara egokitzera.

Laugarren araua: berriro pentsatzea

Adibideak ezin konta ahala dira eta bakoitzak dituen gaitasun artistikoen edo eskuzkoen mende egongo da azken emaitza. Gauza bat argi dugu, ordea: aurkeztu dizkizuegun ideietako bat aplikatuta, aurtengo inauteriak iraunkorragoak izango dira. Probatzen baduzu, konta iezaguzu esperientzia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.