Behin erabiltzeko mozorro bat erosi eta ahaztuta uztea armairuan. Erabili eta botatzeko mozorroa, ehunen kalitatea txarra delako. Denoi egiten zaizkigu ezagunak halako egoerak. Aurten, urrezko lau arauetakoren bat erabiltzea proposatzen dizuegu, jantzi dibertigarri eta iraunkorrenak eduki ahal izateko.