Posted

“Oihalak Josteko”, ehunak konpondu edo haiei bizi berria emateko ekimena

Repair Café ezagunen antzera –sarrera librea eta doakoa duten guneak, non etxetresna elektriko txikiak konpontzeko elkartzen diren–, Oihalak Josteko guneak gero eta ohikoagoak dira, beharbada, ehun-hondakinen arazoarekiko kontzientziazio handiago baten erakuskari moduan.

- - -

Aurreko artikulu batean, beren izatearen arrazoia oihalak berrerabiltzean duten ehun-teknika batzuk izaten ari diren gorakadari buruz hitz egin genuen: patchworka, sashikoa, fuxicoaBaina ez zaie begiratu behar eskulangintzako lan handiei arroparen konponketa eta moldaketa txikiek diru asko aurreztea ekar diezaguketela ulertzeko. Era berean, erlaxatzeko eta tarte atsegin bat igarotzeko aukera ematen digute, jostorratza eskuan hartuta. 

Agian horregatik izango da Oihalak Josteko guneek gero eta eskaera handiagoak dituztela. 

Gune horietako bat Emausko Trapuketariek Berriozarren (Nafarroa) ehunak tratatzeko duten instalazioan dago. Tailer zabala da, mahai handiak dituena, etxeko josteko makinak eta makina profesionalak, era industrialean sareak konpondu, gaineztatu edo landu ahal izateko. 

Ostiral arratsaldeetan, laurak baino lehen, adin guztietako pertsonen ilara bat egoten da gune horretako ateak zabaldu zain, lasai. Hain zuzen ere, jantziak josi edo konpontzeko han dauden makinak eta tokia bera dohainik erabiltzeko eta Alazne Juanizen aholkuak jasotzeko joaten dira. 

Juaniz autodidakta da joskintzaren arloan. Patroigile gisa duen prestakuntzak, artisautza-forma desberdinen gainean duen ezagutzak, besteak beste, patchworkarenedo fuxicoarengainean, eta arropa-diseinatzaile moduan egiten duen lanak ekartzen dute erabiltzaileen artean ehunak berriro aprobetxatzea sustatzen duen gune honetarako tutore ezin hobea izatea. 

Etortzen den bakoitzak bere proiektua ekartzen du: dela errezel batzuk jostea, dela gona bat konpontzea, dela galtza batzuen barrenak hartzea –dio Alaznek–. Gune librea da, eta bertara etortzen dena nahi duenean etortzen da eta behar duen denboran egoten da, arratsaldeko laurak eta zortziak bitartean”.

Oihalak Josteko gunea “ez da josten ikasteko toki bat –nabarmendu du Alaznek–. Nik dakidana erabil dezaket pieza bat eskuz hobeki josteko adierazteko edo azpildura batzuk hartzeko, baina ezin naiz aritu etortzen direnak banan-banan zaintzen”. Gunera joaten diren pertsonak direla-eta, ondokoa azaldu du: “Oro har, jantziren bat konpontzen ikasi behar dutenean etortzen dira gizonak, eta emakumeek, berriz, tailer moduan hartzen dute, non tarte bat ematen duten lagunartean josten”

Tailerra, batez ere, zerbait makinaz josi behar dutenentzat pentsatuta dago, edo oihal-pieza handiekin lan egiten duten pertsonentzat, etxebizitza batean horrek ekar ditzakeen toki-arazoengatik. Era berean, konponketa bati aurre egiteko ideiaren bat behar dutenentzat ere bada. Juanizen hitzetan, “ekimena beti erabiltzailearengandik abiatzen da. Bera da konpondu behar duen materiala ekartzen duena, eta hemen lekua, makineria eta aholkuak ematen ditugu”.

Alaznek joskintzako tailerrak ematen daraman denboran egiaztatu ahal izan du gero eta kontzientzia handiagoa dagoela arropa arinkeriaz ezin dela bota. “Oinarrizko ezagutzak izanda erraza da jantziak berriro aprobetxatzea, eta horregatik dute halako jarduerek hainbesteko arrakasta”, adierazi du.

Argi dagoena ondokoa da: lehenago aipatu diren teknikek, adibidez, patchworkaketa fuxicoak, jantzi zaharrei forma eta erabilera berriak ematen laguntzen dutenek, eta Oihalak Josteko bezalako guneek ehun-hondakinak murrizten laguntzen dute. Horrenbestez, zenbat eta gehiago lan egin haietan, orduan eta errazagoa izango da lehen zaborretara hondakin gisa botatzen genuena baliabide berrerabilgarritzat jotzea. 

Argazkiak: Erabili

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.