Repair Café ezagunen antzera –sarrera librea eta doakoa duten guneak, non etxetresna elektriko txikiak konpontzeko elkartzen diren–, Oihalak Josteko guneak gero eta ohikoagoak dira, beharbada, ehun-hondakinen arazoarekiko kontzientziazio handiago baten erakuskari moduan. Alazne Juanizekin hitz egin dugu, Emausko Trapuketariek Berriozarren (Nafarroa) duten instalazioko Oihalak Josteko gunearen arduradunarekin.