Urtero, 15.000 eta 20.000 milioi arkatz artean egiten dira mundu osoan. Arkatz horiek egiteko Kaliforniako intsentsu-zedroa erabiliko balitz, gutxi gorabehera 18 metroko altuera eta metro bateko diametroa duen espeziea, 60.000 zuhaitz inguru beharko liratekeela kalkulatzen da.
Sprout arkatzak, alde batetik, baliabide naturalen kontsumo hori arindu nahi du, eta, bestetik, negozio-eredu iraunkor baten bandera-ontzi bihurtu nahi du. Negozio-eredu horrek, hain zuzen, produktu soilak sortzea bilatzen du, pertsonei lagunduko dietenak era erraz eta dibertigarri batean iraunkortasuna zer den ulertzen. “Erabili eta gero landare bihur daitekeen arkatz bat sortzean iraunkortasunaren sinbolo soil bat sortu dugu”, adierazi dute enpresako kideek.
Sprout arkatza arrakasta gehiago edo gutxiago igarokorra duen enpresa-ekimen atsegina izatetik harago joateko, Sproutworld enpresak, arkatz hori ekoitzi eta merkaturatzen duen Danimarkako enpresak, bere korporazio-estrategian Nazio Batuen Erakundeak proposatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuetako lau sartu ditu.
“Garapen Iraunkorrerako Helburuak gure merkataritza-estrategian inplementatzea negozio iraunkor bat sustatzeko gakoa da. Oinarri sendoa ematen digu hazkunde-aukerak identifikatzeko eta arriskuak murrizteko gure hornidura-kate osoa berrikustean. Emaitzak lortzeko aukera handiagoa dugula uste dugun lau arlotan parte hartzea aukeratu dugu, gure negozioa, ezagutza eta esperientzia baliatuta”, adierazi du Michael Stausholm Christiansen Sproutworld enpresaren sortzaileetako batek.
Sprout arkatza, itxura batean, idazteko objektu soil bat da, zur iraunkorretik abiatuta egindakoa. FSC edo PEFC zigilua du, grafitoa eta kapsula disolbagarri bat, objektuaren amaieran, landareen 10 espezie desberdinetako baten haziak dituena, genetikoki eraldatu gabeak: albaka, salbia, Cherry tomateak, bitxiloreak, oroilorea. Joan den urtean gehien eskatu zituztenak albaka, menda eta Cherry tomatearenak izan ziren, eta kolore desberdinetako zortzi modelotan aurkitu ahal dira, beltz klasikoaz gain.
Baina, gainera, kontsumo iraunkorraren eta ekonomia zirkularraren –hondakinik eta kutsadurarik ez sortzeko diseinatutakoa– gainean gizarteari kontzientzia harrarazteko bidea ematen duen elementu bat da. Klima-aldaketa eta bere eraginak borrokatzeko urgentziaz jokatzeko beharra sustatzeko balio duen arkatza, eta munduko basoak babestean lagundu ahal izateko aukera ematen duen elementua.
Amazon España produktu honen banatzaileetako bat da, eta bere webgunean daude erosteko dauden aldaera guztiak.
Landatu ahal den arkatza 2013an jaio zenetik ikaragarrizko interesarekin hartu dute mundu osoan, bai partikularrek eta bai enpresek ere, sustapenak egiteko opari ezin hobea dela ikusten baitute. Orain, arkatzaren ondoren, Sproutworld objektu berriak lantzen ari da, esate baterako, tea barnean duten koilara biodegradagarriak.
Ezagutzen al duzue hain bitxia den objekturen bat? Konta iezaguzue!
Utzi erantzuna