Posted

Paseoan, Ezkaba mendian (I)

Oscar Pérez Anduezak 15 urte daramatza, ordu asko eta asko, Ezkaba mendian paseatzen. Eta denbora horrek naturgune horretan dagoen flora katalogatzeko balio izan dio. Azken bost urteetan, gainera, bere lana dibulgatzeko lan handia egin du. Webgune bat, txangoak mendira, espezieak landatzeko ekintzak… dira bitxienetako batzuk. Ingurune aberats hori are hurbilagoa egiteko nahia aseezina da, eta oraindik gehiago naturak eta landareekin zerikusia duenak gero eta interes handiagoa pizten duen une batean.

- - -

Elkarren segidako bi argitalpenen bidez, Ezkaba mendian paseoa egitea proposatuko dizuegu, Oscar Pérez Anduezaren ezagutza eta jakituria lagun hartuta. Lehenik eta behin, Iruñeko nekazaritza-ingeniari tekniko honen historia ezagutarazi nahi dizuegu, zenbait lagunen eta Ezkaba mendiko floraren zale handi eta botanikari batek, German Rodríguezek, aurretik egindako lan baten laguntzarekin, 484 espezie desberdin katalogatu baititu. Iruñeko birika berdeetako bat hobekien ezagutzen duten pertsonetako bat da ziur asko, eta bai haren gaineko dibulgatzaile onenetako bat ere. 

Hori egiteko erabiltzen dituen tresnak, zehazki, Nafarroako floraren gaineko blog oso-oso bat, batetik, mendi horretarako berariazko kategoria bat duena eta bisitatzera animatu nahi zaituzteguna (), eta noizbehinkako irteerak dira, bestetik. Antolatu zen azkenekoan, hain zuzen, 300 lagun baino gehiago elkartu ziren arteak sartzeko, urte askoan zabortegia egon zen mendi-hegaletako batean.

  • Nola hasi zenuen Ezkaba mendiko flora katalogatzeko lana?

Argazki-kamera konpaktua oparitu zidatenean hasi zen dena, oraindik makrorik gabe (loreen argazkiak egin ahal izateko kamerek behar dutena). Unibertsitate-ikasketak amaitu berri nengoen eta mendira joateko astia izaten hasi nintzen. Ezkaba menditik hurbil bizitzean, maiatzean txangoak egiten hasi nintzen, Artika eta Berriozar herrietatik gertu, orduan ni bizi nintzen lekutik hurbilen baitzeuden. Landareak gogoko nituen, eta une hartan, ikusten nituen espezieak ezagutu eta haietaz gozatzeko beste helbururik ez nuen.

  • Eta nola eman zenuen ikasten zoazen guztia partekatzeko pausoa?

Duela bost urte hasi nintzen landareen gaineko ezagutza hauek beste pertsona batzuei transmititu ahal nizkiela pentsatzen. Une hartan jada hasia nintzen mendi sinestezin honetako flora aztertzean sakontzen. Lehenbizi, ikusi nituen espezie guztien inbentario bat egiteko eta hiru urte lehenago sortu nuen `Flora Navarra y Aragón´ izeneko blog baten bidez ezagutarazteko premian pentsatu nuen. Gero, bururatu zitzaidan bisita gidatuak egin zitezkeela, errazak eta atseginak, eta adin guztietako hartzaileentzat. Hala, eta Landare elkartearen bidez, Berriozar aldean loreak familian ikusteko lehen txangoa sortu zen. Ondoren, beste batzuk egin genituen Aitzoain eta Iruñe aldean. Aurten, bat hitzartuta genuen Atarrabiarekin, baina, denok dakizkigun arrazoiengatik, ezin izan da egin. Hainbat jarduera egitea gustatuko litzaidake, adibidez, eskulanak, denbora-pasak, kanpaldiak, ipuinak… landareen gaiarekin lotuta eta txikientzat.

  • Nork laguntzen dizu lan honetan guztian?

Hasieran, Germán Rodríguez botanikari handiaren zerrenda bat hartzen nuen erreferentziatzat, azterlan bat egin baitzuen jada duela 30 urte eta oso lagungarria izan baitzait orain arte. Beste batzuen babesa ere badut, besteak beste, Xabi, Marga, Marion, Jon eta José Luisena, bakoitzak bere modura, espezie berriak identifikatzen lagundu baitidate, argazkiekin, bideoekin eta abarrekin. Izugarri estimatzen diet laguntza.

Oscarren azterlanen arabera, Ezkaba mendian 484 espezie desberdin baino gehiago daude Argazki: Marion Stephanie
  • Ezkaba mendia iruindar gehienentzat ingurune ezezaguna dela iruditzen zaizu? 

Zorionez, gero eta gehiagok ezagutzen eta errespetatzen dute. Denak balio du. 

  • Badirudi loreen arloarekiko interesa handitzen ari dela gizartean. Aukera izan daiteke natura-ingurune honen ezagutza dinamizatzeko?

Jakina. Landareekin konektatu behar da (Oscarren azterlanen arabera, Ezkaba mendian 484 espezie desberdin baino gehiago daude). Inoiz ez gara guztiz deskonektatu, baina Ezkaba mendiaren gaineko dibulgazio-ekintzak egiteak gure aitona-amonek hartaz zuten ezagutza berriro edukitzen lagunduko luke. Badakit menditik hurbil dauden ikastetxeetan ingurune horri buruzko jarduerak egiten dituztela, baina haren gaineko ezagutzan sakontzeko gaiak falta direla uste dut.

  • Zer jarduera paralelo egiten duzu mendiaren lore-aberastasuna ezagutarazteko?

Landareak ikusteko familian egiten diren txangoez gain, jada 3 urtean egin den jarduera bat da arte-haziak landatzea Ezkaba mendian garai batean zegoen zabortegian. Urtetik urtera jende gehiagok ematen du izena fruituak bildu eta gero landatzeko. Adin guztietako herritarrak izaten dira, gainera. Aukera ezin hobea izaten da gai asko lantzeko: mendiko landarediaren ezaugarriak, historia…

Oscar nos anima a disfrutar del monte Ezkaba en cualquier época del año porque cada estación tiene sus propias floraciones
Oscarrek Ezkaba mendiaz urteko edozein garaitan gozatzera animatzen gaitu, urtaro bakoitzak bere loraketak baititu. Argazki: Marion Stephanie
  • Zer-nolako onarpena ikusten duzu herritarren artean? 

Urtez urte hobea da, parte-hartzaile kopuruak gora egiten baitu eta adin desberdinetakoak baitira, direla haurrak, direla adinekoak. Joan den urtean egin genuen landatze-saiora, adibidez, 300 lagun baino gehiago joan ziren. Izugarria izan zen. Denok hunkituta amaitu genuen.

Oscarrek Ezkaba mendiaz urteko edozein garaitan gozatzera animatzen gaitu, urtaro bakoitzak bere loraketak baititu. Horretaz, ordea, beste argitalpen batean hitz egingo digu. Ez gelditu irakurri gabe gero!  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.