Badakizu Ezkaba mendian orkideen 34 espezie desberdin aurkitu ditzakegula, batzuk gizaki urkatuen forma dutenak, beste batzuek erle emeak imitatzen dituztenak, beste batzuek gaueko tximeletak erakartzen dituztenak? Eta ez dira gaur Oscar Pérez Anduezarekin, Ezkabako flora zehatz-mehatz ezagutzen duen ingeniariarekin, birtualki bisitatuko dugun naturgune honen bitxitasun bakarrak.

Ezkaba mendia naturaz gozatzeko, atseden hartzeko edo kirola egiteko toki bat da, Iruñearen erdigunetik kilometro eskasera dagoena. Iruñeko nekazaritza-ingeniari tekniko Oscar Pérez Anduezarentzat, gainera, bere azterlanaren xedea da, bertako landareak aztertzen aritzen baita. Bi argitalpenetan, hobeki ezagutuko dugu egiten duen lana eta hirirako birika handi moduan altxatzen den mendi baten hegalak.

Hiri-garraioak eta taxiek oinarrizko zerbitzuak izaten jarraitzen dute herritarrentzat, eta horregatik, kudeatzen dituzten erakundeek muturreraino eraman dituzte osasun-neurriak, erabiltzaileen artean kutsatzea ekiditeko. Egun hauetan lantokira joateko erabiltzen ari bazara edo hurrengo egunetan egitea aurreikusita baduzu, eskumena duten agintariek eman dizkiguten aholku hauek arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.