Posted

Emakumezkoen bokazioen beharra zientzian

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta helburua du zientziaren arloko bokazioak sustatzea emakumeen eta nesken ingurunean, eta bai emakumeek eta neskek zientzia eskuratzea eta hartan parte-hartze osoa eta bidezkoa izatea lortzea ere. Izan ere, nahiz eta haien presentzia eta jarduna handitu den, emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dute informatikan, informazio digitalaren teknologian, fisikan, matematikan eta ingeniaritzan.

- - - - - - - - -

Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Helburua du zientziaren arloko bokazioak sustatzea emakumeen eta nesken ingurunean, eta bai emakumeek eta neskek zientzia eskuratzea eta hartan parte-hartze osoa eta bidezkoa izatea lortzea ere.

Ospakizun honek gehien sustatzen dituen adarrak matematikarenak, ingeniaritzenak, teknologienak eta zientzienak dira.

Baina, egiatan beharrezkoa da egun hau?

Nazio Batuen Erakundearen txostenen arabera, 2018an ikerketaren arloko profesionalen herenak emakumeak ziren. Gainera, zientzia-akademietako kideen %12 baino ez dira emakumeak. Datu horien errealitatean beharbada nolabaiteko eragina izango du jakiteak jaso ohi dituzten bekak xumeagoak izan ohi direla kideko gizonenak baino.

Egia bada ere planetako zenbait tokitan parekotasuna lortu dela bizitzaren zientzietan, emakumeek gutxiengoa izaten jarraitzen dute informatikan, informazio digitalaren teknologian, fisikan, matematikan eta ingeniaritzan. Izan ere, hainbat alorretan, esate baterako, adimen artifizialean, bost profesionaletatik bakarra baino ez da emakumea (%22).

Bestalde, ingeniaritzako lizentzien %28 eta informatikakoen %40 emakumeenak dira.

Ez dago zalantzarik adar horiek eginkizun garrantzitsua izaten ari direla 4.0 iraultza digitala edo industria-iraultza esaten zaionean. Egungo eta etorkizuneko enplegu asko alor horietan sortuko dira, eta horrenbestez, emakumeak eta neskak, edo, bestela esanda, munduko biztanleen erdiak, ezin dira garapenetik kanpo gelditu.

Hortaz, zientziarekiko bokazioak piztu behar dira ikasle emakumezkoen artean. Baina, gainera, ezinbestekoa da haiek laneratzea erraztea eta haien baldintzak hobetzea. Ez da ahaztu behar ikertzaile emakumezkoek kideko gizonezkoek baino karrera laburragoak eta okerrago ordainduak izan ohi dituztela. Soldata-arrakala eskuarki ospe-arrakalari lotuta egoten da. Goi-mailako zientzia-aldizkariek, jeneralean, gizonen lanak hartu ohi dituzte euren orrialdeetan emakumeenak baino gehiago. Eta mailaz igotzeko helburua izatean, emakumeentzat gizonentzat baino zailagoa izaten da.

Hori guztia da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunak eta haren kariaz egiten diren ezin konta ahala ekitaldiek aintzat hartzen dutena.

Iruñerriko Mankomunitateak ere bat egin nahi izan du urtemuga honen ospakizunarekin eta bideo batzuk grabatu ditu, non ikusgaitasuna ematen zaien bertako langileetako profesional emakumezko batzuei. Bideo horietan, protagonistek azaltzen dute zein ikasketa egin zituzten eta nola gauzatzen diren ikasketa horiek beren lan-bizitzan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.