Karbonoa atzematea basoen eta bazkalekuen kudeaketa iraunkorraren bidez, klima-aldaketa arintzeko, biodibertsitatea kontserbatzea meatze-eremuetan, ikatzaren meatzaritzari lotutako berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzea, natura-ingurunea lehengoratzea, karbono-hustulekuaren ahalmena hobetzea (lurzorua eta biomasa), jendez husten ari zen inguru baten kudeaketa iraunkorraren eta suspertze ekonomikoaren bidez. Hori guztia meatze-hondakindegi zahar bat errekuperatu nahian.
Pistatxo-oskolak CO2-a harrapatzeko erabili ahal izango lirateke, ikatz aktibatu bihurtu eta gero. Industriaren erronka handia ikatz hori modu iraunkor, eraginkor eta ez oso garestian aktibatzea lortzea da. Merkatuak hala eskatzen du, aurreikusita baitago merkaturatzea % 2,9ko urteko tasa batean haztea 2020 eta 2028 artean.
2022ko irailaren 20an, sute batek Ezkaba mendiaren mazelak suntsitu zituen. Doña Mayor ikastetxe publikoa menditik oso gertu dagoen auzo batean dago, eta bertako ikasleak atsekabetuta gelditu ziren. Dena den, atsekabea gainditu eta laster ikusi zuten erronka aukera bihurtzeko eta “Ezkaba Reforest´action” proiektuari ekiteko modua, ingurumen- eta hezkuntza-eragin handia izan zuen proiektua.
2021ean, Iruñerriko Mankomunitateak (IM) EHGan gutxiago kutsatzeko energien II. plana onartu zuen, kutsatzen duten autobusak progresiboki ordezten joateko. Ondorioz, IMk ez du erosten gasolioa erabiltzen duen autobusik eta Hiri Garraioko flotan erregai hori progresiboki alde batera uzten jarraitzen du.
Hartara, erabaki horiekin, 2030ean karbonoari dagokionez neutroa izateko helburu orokorrerantz doa Mankomunitatea.
Iruñean hiri-autobusei Billabesa esaten zaie. Duela100 urte La Villavesa S.A. Iruñeko garraio kolektiboa kudeatu zuen aurreneko enpresa izan zen eta hortik dator gaur egungo autobusen izengoitia.
Ika-mika askoren ondoren, 1999an, orain dela 25 urte, Iruñerriko Mankomunitateak Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuaren ardura hartu zuen bere gain.
Denbora horretan asko aldatu bada ere, gauza bat mantendu da aldagaitz: Iruñeko eta Iruñerriko herritarrek hiri-autobusari deitzeko erabiltzen duten izena, billabesa.
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Katedrak “Perspectiva. El panorama de la energía en perspectiva” liburua kaleratu du, ikasleei eta bisitariei energia fosilen eta beste energia batzuen erabileraren gaineko kontzientzia harrarazteko helburuarekin.
Lan horretan, neurri berri bat asmatu dute, gure eguneroko zereginetan kontsumitzen dugun energia kalkulatzeko: gizaki batek egun batean bizitzeko behar duen energia-kantitatea.
Modu ona da energia kontsumoaren erabilerari eta gehiegizko erabilerari buruzko hausnarketa eragiteko.
Azken tanta hotzaren eraginak jasan eta gero, Metamorfosik, Greziako Tesalia eskualdeko herri txiki batek, erreferendum baterako deia egin zuen, kokaleku seguruago batera lekualdatu behar ote zuten erabakitzeko. Eta emaitza baiezko nabarmena izan zen.
Obrak hasi dira, eta aurreikusten dute kokaleku berrirako lekualdaketa bi urteren buruan egitea. Orduan, Metamorfosiko biztanleak Europako lehen klimigratzaileak edo migratzaile klimatikoak izango dira.
Hiru urteko lehorte batek ekarri du bai Kenyako gobernuak bai eta Elikagaien Mundu Programak ere esku hartu behar izatea gameluak banatzen, esnea ekoizteko helburuarekin eta, hartara, herritarrak izaten ari ziren desnutrizio-arazoei aurre egiteko. Hala, Sanburu herrian ikusi dute nola joan diren desagertzen behiak, gameluen mesedetan, azken ugaztun hori bereziki prestatuta baitago klima-aldaketaren ondoriozko muturreko baldintzak jasateko.
Nepalek droneak erabiltzen ditu Everest mendia garbitzeko. Ekimen berritzailea da, etengabeko arazo bati, kutsaduraren arazoari, aurre egiteko. Ekimenaren helburua da mendiko turismoak eskualde horretan duen ingurumen-inpaktua murriztea. Urtero, milaka mendigoizalek eta eskalatzailek hainbat eta hainbat hondakin uzten dituzte atzean, hala nola oxigeno-botilak, janari-hondarrak eta gorotzak.
Klima-aldaketa Antartikan milaka meteorito suntsitzearekin mehatxatzen ari da, izotza urtzearen ondorioz. Izan ere, meteoritoak agerian gelditzen dira, higaduraren eraginaren pean, mugitu egiten dira izotzarekin eta urak hartzen ditu itsas maila goratzearen ondorioz. Galdu baino lehen meteoritoak lokalizatu eta biltzeko lan egiten ari dira zientzialariak, baina ezinbestekoa da klima-aldaketaren aurka borrokatzea babesteko, beranduegi izan baino lehen.