Joan den abendutik, Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren autobus batek 150 ikasle inguru eramaten ditu Santo Domingoko udalerriko Praia Baixoko komunitatean (Cabo Verde).
Eta hori posible izan da Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC Pamplona-k, ‘Ayuda contenedores’ Nafarroako GKEaren bidez, egindako dohaintza esker. GKE horrek laguntza humanitarioa bidaltzen du, herrialde behartsuenen garapen jasangarria ahalbidetuko duten aldaketak sortzeko eta bidezko egitura sozialak lortzeko.
Dohaintzaren bidez, landa-eremu horretako garraio-zerbitzua hobetzea lortu da, ikasleena bereziki; izan ere, mota guztietako beharrak dituzte han. Eskola-garraioak baliabide gutxi ditu udalerriko hainbat herritako ikasleen garraioa eta, hartara, eskolarako sarbidea ziurtatzeko, oso sakabanatuta bizi baita jendea han, batez ere.
Autobusaren dohaintzari esker, Praia Baixoko komunitatea doako eskola-garraioaren zerbitzuaz baliatzen ari da, Santo Domingoko Udalak bermatuta. Praia Baixo, Nossa Senhora da Luz parrokian kokatua, landa-komunitate bat da. Arrantzan, batez ere, aritzen dira han, haien biziraupenerako bitartekoetako bat baita. Bertako biztanleek egunero borrokatu behar dute ikasleen bidaia-gastuak ordaintzeko baliabide ekonomikoak lortzeko, zerbitzu erregularrik ez dagoelako, bereziki.
Egunean 115 kilometro inguru
Dohaintzan emandako ibilgailuak 150 ikasle garraiatzen ditu egunero Praia Baixo – Fulgencio Tavares Bigarren Hezkuntzako Eskola ibilbidean. Egun batean, bidaia bat egiten du goizean, bi eguerdian eta beste bat egunaren amaieran, 114 kilometro inguru guztira.
Bai TCC Pamplona-k, bai IMk Santo Domingoko udalerriko egiturazko pobreziaren aurkako borrokan laguntzeko eman nahi izan dute autobusa, pobrezia lehortea, geldialdia eta atzeraldi ekonomikoa larriagotzen ari diren honetan.
Santo Domingo Santiago uhartearen hego-ekialdean dago, eta ia 150.000 km² ditu. Uhartearen azaleraren % 14,8, gutxi gorabehera, hartzen du. Udalerria osatzen duten 32 eremuak São Nicolau Tolentino eta Nossa Senhora da Luz parrokietan banatuta daude. Lehena da jendetsuena, eta bertan dago Santo Domingo.
Iruñerriko Mankomunitateak GKE batzuen bidez, beste dohaintza egiten ditu (irakurri hemen)
Utzi erantzuna