Posted

Uda beroena, erregistroak egiten direnetik

2023ko uda beroena izan da mundu osoan, erregistroak egiten direnetik. Erregistratutako 16 urte beroenetatik 15 mende honetakoak dira. Muturreko fenomeno klimatologikoak biderkatzen ari dira. Baita lehorteak eta suteak ere. Egoera leheneratzeko gai izango gara?

- - - - -

2023ko uda beroena izan da mundu osoan, erregistroak egiten direnetik. Termometro globalak 16,82 gradu zentigraduko batezbestekoa markatu zuen uztailean, eta hori 1991 eta 2020 artean aldi berbererako erregistratutako batezbestekoa baino 0,71 gradu zentigradu gehiago da. Tenperatura-berotze horrek lekua kendu zion 2019an erregistratutakoari, eta, are larriagoa dena, berotze globalaren joera argia egiaztatu zuen.

Horrek eragin zuzena du muturreko fenomeno meteorologikoetan, atmosferak duen jokabideari eragiten baitio. Horri “dinamika atmosferikoa” esaten zaio.

Fenomeno klimatikoak, olatuak, itsas korronteak eta prezipitazioen banaketa dinamika atmosferiko horren ondorio zuzenak dira.

Batez besteko tenperatura globala berotzeak ozeanoen tenperaturari eragiten dio. Horrek ekartzen du lurruntze handiagoa egotea, eta, horrenbestez, ur-lurrun kantitate handiagoa atmosferan. Hortaz, haize- eta kazkabar-ekaitz biziagoak sortzen dira eta uholdezko euri-jasak, uraldiak eragin ditzaketenak.

Beraz, esan daiteke klima-aldaketaren ondorio handienetako bat muturreko fenomenoak gertatzeko probabilitatea edo aukera handitzea dela.

Eta bai lehortea ere. Aurtengo udan, Iberiar penintsulan, Frantziaren hegoaldean, Islandian eta ekialdeko Europaren zati handi batean batezbestekoa baino lehorragoak izan dira baldintzak, eta horrek ekarri du baso-sute esanguratsu ugari gertatzea Grezian, Italian, Frantzian eta Portugalen.

Erregistratutako 16 urte beroenetatik 15 mende honetakoak dira. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera –erakunde horretan sartzen dira Meteorologia Zerbitzu Nazional guztiak–, 1980ko hamarkadaz geroztik, hamarkada bakoitza aurrekoa baino beroagoa izan da. Eta espero da hori hala izatea baita hurrengo hamarkadetan ere.

Badirudi egoera hau izango dela etorkizunean. Gizakiak leheneratu ahal izango du?

Gai honi buruzko argitalpen gehiago irakurri nahi izanez gero, kontsultatu post hauek:

Muturreko fenomenoak. Eta orain zer?

Uholdeak eta lehorteak elkarri eskua emanda ibiltzen dira

Muturreko fenomenoak klima-aldaketaren ondorioz?

Klima-aldaketa, klima-krisia edo klima-larrialdia

  • * Iturria:

https://www.nationalgeographic.com.es/medio-ambiente/verano-2023-es-mas-caluroso-que-hay-registros-y-agosto-segundo-mes-mas-caluroso_20687

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.