Posted

AHOLKUAK, EGUBERRIAK IRAUNKORRAGOAK IZAN DAITEZEN

Azaroan bertan hasten dute saltoki handiek jostailuak, Eguberrietako apaingarriak eta elikagaiak saltzeko kanpaina; publizitateak konpultsiboki erostera bultzatzen gaitu; hiriak koloretako argiz betetzen dira… Beharbada, gogoeta egin eta jai iraunkor batzuen alde egiteko unea iritsi da. juguetes, decoración y alimentos navideños; la publicidad nos empuja a la compra compulsiva; las ciudades se llenan de luces de colores… Quizá ha llegado el momento de reflexionar y de apostar por unas fiestas sostenibles.

- - -

Ohartu al zarete azkenaldian Eguberriak azarora aurreratu direla, saltoki handiek jostailuak, Eguberrietako apaingarriak eta elikagaiak saltzeko kanpainak hasten dituzten unera, eta publizitateak konpultsiboki erostera bultzatzen gaituela? Kontua ez da burbuila batean bizitzea, baina, beharbada, tarteko puntu bat aurkitu eta gure planetari lagunduko dioten ohitura iraunkor batzuk aplikatzeko unea iritsi da. Hona hemen gure proposamenetako batzuk. 

Hondakinak

Gure gizartea etengabe ari da zaborra sortzen, gelditu gabe. Pertsona bakoitzak kilogramo bat hondakin sortzen du egunean. Eguberrietan, ordez, kantitate hori 1,75 kilogramokoa izatera heltzen da, hau da, %75 gehiago. 

Horrenbestez, egun hauetarako lehen aholkua gure birziklapen-ohiturak betetzea da. Egia da bilera jendetsuek eta gehiegikeriek “ez ikusiarena egitera” bultzatzen dutela, baina, hain zuzen, datuek gogora ekartzen digute garai honetan hondakinak bereiztea indartu beharko genukeela

Elikagaiak. Bi alderdi

  • Karbono-aztarna murrizten lagundu nahi badugu, ezinbestekoa da hurbileko produktuen alde egitea eta erosketak ongi planifikatzea.Zenbat eta hurbilagokoak izan, orduan eta hobeto, gutxiago garraiatzea eskatzen baitute eta, beraz, CO2gasaren isurpen gutxiago eragiten baita. Egin produktu freskoaren, naturalaren eta sasoikoaren alde, saihestu eginda dauden eta gehiegi ontziratuta edo bilduta dauden produktuak eskuratzea, eta erosi ahal duzun guztia soltean. Eta pitin bat harago joan nahi dutenentzat… plana haragi gutxiago eta begetal gehiago kontsumitzea da.Aintzat hartu beharreko beste alderdia, elikagaiak eralgitzea edo alferrik galtzeada. Egun hauetan ohikoa da janari-kantitate izugarriak dauden oturuntzak antolatu eta egitea. Urte osoan zehar, etxebizitzetan janari kilogramo bat eta bi artean alferrik galtzen dira astean, baina egun hauetan kantitate hori askoz ere handiagoa da.  
  • Gure proposamena da oturuntzaren ondoren ezer ez botatzea. Sobera gelditu den janaria jakiontzietan banatu ahal zaie bazkaltiarrei edo beste jaki batzuen oinarria izan daiteke, besteak beste, kroketena. Azkenean ezin baditugu aprobetxatu, konpostajera bideratu ahal ditugu. 

Opariak

Oparien atalak jai hauetako gastuaren ia erdia hartzen du. Dena den, zenbat eta gutxiago gastatu, orduan eta gehiago zaintzen dugu planeta; izan ere, objektuak edo elikagaiak egin, garraiatu, bildu eta botatzeak berekin dakar energia gastatzea eta karbono dioxidoa sortzea. Eta egun hauetan asko gastatzen dugu. Deloitteren inkesta baten arabera, aurreikuspena da 554 euro gastatzea pertsona bakoitzeko Gabonetako jaiak direla kausa, eta haietatik 238 euro oparietarako izango dira. 

Aztarna ekologikoa murrizteko, kasu honetan, opariak egiteko erabili den materialaren gainean egin behar dugu gogoeta lehenbizi. Haurrentzako jostailuen kasuan, gehienak Txinan egindako plastikoarekin eginda daude, eta horrek berekin dakar erregai-gastu handia. Jostailuak eskuratzeko orduan, irauten dutenak aukeratu ahal ditugu, kalitateko materialekin egindakoak, adibidez, zurezkoak, eta pilarik erabiltzen ez dutenak. Helduentzako oparien kasuan, immaterialak izan daitezke, adibidez, bidaia bat, ikuskizun baterako sarrera bat, sukaldaritzako eskola bat eta abar. 

Opariak biltzea

Opariak biltzeko erabili diren milaka tona paper eta kartoi uzten dute oroigarri eta ondorio moduan jai hauek. Begiztak, xingolak eta poltsa apaingarriak: erabilera bakarrekoak dira, eta ezin dira birziklatu, plastikoak eta tintak erabili direlako egiteko. Polit gelditzen dira, baina ez dute ezta minutu bat ere irauten. 

Opariak biltzeko oihala, edo egunkariko edo aldizkarietako papera erabiltzea proposatzen dugu, irudimen pitin bat baliatu eta apaingarri batzuk gehituta, hala nola pinaburua, koloretako hariak edo artilea… Egunkariko papera margotu ahal dugu edo beste paper batzuk itsatsi, ikusgarriagoa izan dadin. Interneten ezin konta ahala ideia original aurki dezakegu, eta erabateko artelanak.

Eta azkenik, apaindu etxebizitza modu iraunkorrean

Material birziklatuak erabilita eta ingurumenari kalterik ez egiten saiatuta. Eguberrietako zuhaitzak erabiltzen badituzu, iraunkortasun-ziurtagiria dutenak, eta ureztatu eta zaindu egiten badituzu, udal-mintegi batera eraman ahal izango dituzu gero edo zure ingurunean sartu ahal izango dituzu toki egoki batean, nahiz eta gehienek ez dituzten jasaten ez berogailuak ez gure etxeetako baldintzak.Gogoan izan ezazu goroldioa eta gorostia espezie babestuak direla eta debekatuta dagoela erabiltzea. 

Badirudi plastikozko zuhaitzaren aukera ere ez dela oso ekologikoa. Izan ere, Carbon Trust Britainia Handiko erakundearen txosten baten arabera, zuhaitz artifizial baten karbono-aztarna 40 kilogramo CO2ere izan daiteke. PVCa eta degradatzen ez diren beste plastiko batzuk erabiltzen dira egiteko, eta berun- eta merkurio-kantitate handiak izaten dituzte. Gainera, erosten den tokitik distantzia handietara ekoitzi ohi dira eta garraioak ingurumen-inpaktua handitzen du.

Espainiako Greenpeaceren ustez, “onena txipa aldatzea da. Baten batek plastikozko zuhaitz bat badu, erabil dezala, baina ideala beste mota bateko apaingarriak hautatzea da. Etxeko landareak edo naturako beste elementu batzuk erabiltzea izan daiteke aukera, besteak beste, adar lehorrak edo pinaburuak, izan ere, azken batean, tradizio hori anglosaxoia baita, ez gurea”.

Eguberrien benetako esanahi eta zentzuaren gainean hausnartzea proposatzen dute erakunde askok, azkenaldian gehiegi sakontzen baitu kontsumismoan.

Eguberri on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.