Posted

Aholkuak kontsumo ordenatua egiteko, segurua eta etxebizitzan hondakinak saihestuz

Elikagaiekin lotutako gastua nabarmen handitu da mundu osoko milioika etxetan, COVID-19 gaitzak aurrera egitearen ondorioz. Premia biziko produktuen hornidura ziurtatuta dago herrialde gehienetan. Edonola ere, agintariek gomendatzen digute aitzakia hori ez erabiltzeko etxetik egunero ateratzeko erosketa txikiak egitera. Hori dela-eta, garrantzitsua iruditzen zaigu aholku batzuk ematea, erosketak era ordenatuan eta seguruan egiteko, dirua eta denbora aurreztuz eta elikagaiak alferrik galtzea saihestuz.

- - - -

1. Era seguruan erosi 

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziak gomendatzen digu ongi-ongi egiteko gure erosketen plangintza, hiru zutabe dituen zerrenda baten bidez: hotza behar ez duten elikagaiak, hotzak egoten diren elikagaiak eta izoztuta egoten direnak

Hori osatzeko, Isabel Juániz nutrizionistak eta “Un tomate que habla” blogaren sortzaileak azaltzen digu bere azken argitalpenean zein elikagai ezin diren gelditu erosketa-zerrendatik kanpo. 

Erosketa egitean ordenari jarraitzen badiogu –lehenbizi hotza behar ez duten elikagaiak, bigarrenik hotzak egoten direnak eta hirugarrenik izoztuta egoten direnak– eta denda edo saltokietan ahalik eta denbora gutxiena ematen badugu, produktuen hotz-kateari eustea ziurtatuko dugu.  

Beste alde batetik, eta kontuan izanda gomendioa dela etxetik ahalik eta gutxiena ateratzea, garrantzitsua da iraungitze-data luzea duten produktuak aukeratzea, gutxieneko iraupen-datak (elikagai batek kalitateari edo ezaugarri organoleptikoei bere horretan eusten dien epeak) gure hozkailuek eta izozkailuek dituzten izarretara hobekitzen dienak aukeratuta era berean. 

Norberaren izozkailuak dituen izarren arabera produktuei lotutako iraupena hobeki ulertzeko, sakatu hemen

Erosten bukatutakoan, eta bistakoak diren osasun-arrazoiengatik, etxera joan behar da ahalik eta azkarrena, eta, jakina, berrerabil daitezkeen poltsak kontserbatze-, garbiketa- eta, egun hauetan, higienizazio-egoera oneaneduki behar dira. Isabel Juánizek gogora ekarri digun moduan, “dendetan gure esku jartzen dituzten neurri higienikoak bete behar ditugu eta elikagaiak neurriz gain erostea ekidin behar dugu, horrek ekar baitezake beste batzuek ez aurkitzea behar dutena, ahaztu gabe, behar duguna baino gehiago erosten badugu elikagaiak alferrik galtzea bultzatzen ari garela”

2. Nola mantendu elikagaiak hozkailuan eta izozkailuan 

Eduki gogoan esaldi hau: “First In, First Out”, edo, bestela esanda, “iristen den lehena ateratzen den lehena da”. Izan ere, horrek erosten ditugun produktuen kontsumo-ordena arrazionalizatzen laguntzen digu, lehen begiratuan ez ikustean edo erosi duguna ahaztean galtzea ekidinez.  

Behin etxean, garrantzitsua da “First In, First Out” esaldiari jarraituta gordetzea, aurrena elikagai hotzak eta izoztuak, hotz-katea ez eteteko,hori baita haien segurtasuna babesten duena eta elikagai bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak gordetzen dituena. Gainera, gomendagarria da izoztu den eguna idaztea eta kontsumituko denean beharko diren zatien arabera banatzea, kantitate handiak ez desizozteko eta, hortaz, janaria alferrik ez galtzeko.  

Elikagai hotzak honela kokatzea gomendatzen da:

– goiko apalean, jada sukaldatuta dauden elikagaiak,  

– erdikoan, esnekiak eta hestebeteak,  

– behekoan, gordinak, zuzen ontziratuta, 

– atean, edariak,

– barazki-ontzian, frutak eta barazkiak. 

Hotza behar ez duten elikagaien kasuan, garrantzitsua da toki fresko, lehor eta ordenatuetan gordetzea. 

3. Nola prestatu janaria

Lehenik eta behin, “First In, First Out” maxima aplikatzen jarraitu behar da, sukaldatu ere egin gabe elikagaiak galtzea saihesteko. 

Gainera, garrantzitsua da gure higienea eta norberaren garbitasuna zaintzea, etengabe ura eta xaboia erabiliz eskuak garbitzeko eta garbi edukitzeko bai lanerako gainaldea eta bai tresnak ere, batez ere produktu freskoak maneiatu badira. 

AESAN elkarteak, gainera, bost gako ematen dizkigu, elikagaien segurtasunari eusteko.Honetan jartzen dute arreta: garbitasunari eustean; elikagai guztiak tenperatura egokia lortuta sukaldatzean; eta elikagai guztiak bereiz edukitzean, beren egoeraren arabera, gordinak edo sukaldatuak eta tenperatura egokietan. 

Orain ez da osasun-etxe batera joateko eta, are gutxiago, elikagaiak alferrik galtzeko unea. Espero dugu aholku erraz hauekin egun hauek igarotzen laguntzea. Agian, zuk beste trikimailu batzuk dakizkizu eta ez zaizu inporta blog hau irakurtzen duten gainerako pertsonekin partekatzea. Hala bada, partekatzera animatu nahi zaitugu! 

Iturriak: 

www.untomatequehabla.com

https://es.kantar.com/empresas/consumo/2020/marzo-2020-sigue-creciendo-el-consumo-en-alimentación-debido-al-coronavirus/

Argazkia:  Марьян Блан | @marjanblan en Unsplash


ilustrazioa: Ecoblog MCP

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.