Posted

Artetako gatzagak: gatzari buruzko istorio batzuk ezagutzeko inguru natural bitxia

Duela 200 milioi urte itsasoak Iberiar penintsularen zati handi bat estaltzen zuen. Egun, Iruñetik oso hurbil, ur gazia duen putzu batek, Artetako gatzagetan (Ollaranen, Nafarroako hiriburutik 30 kilometro eskasera), hori hala izan zela gogorarazten digu. Haren inguruan, hain zuzen, gatzarekin, naturak sortutako elikagai osoenetako batekin, lotutako istorio batzuk ezagut ditzakegu.
Salinas de Arteta

- - -

Gatza, bere forma desberdinetan, Lurrean aurki dezakegun eta mineral naturalen kontzentratu handiena duen elementua da. Eta hori dela-eta, naturak sortu duen elikagai osoenetakotzat jotzen da. 

Egun, dietako oinarrizko elementutzat hartzen da. Gatzaren Institutuak gogorarazten digunez (www.institutodelasal.com/es), funtsezko mantenugaia da eta hura gabe ezin izango ginateke bizi, oinarrizkoak diren prozedurak errazten baititu, besteak beste, metabolismoaren funtzionamendua, mantenugaien garraioa eta substantziak kanporatzea, ur- eta gatz-fluidoen bidez egiten direnak. 

Mantenugaia izateaz gain, gatzak etxeko erabilerak, industriakoak ditu eta desizozteko prozesuetarako ere erabiltzen da

Bi eratara lortzen da: edo itsasoko uretik edo lurpeko gatz-metakinekin kontaktuan dauden iturburuak ustiatzetik. 

Gatzagak edo gatz-meatzeak, besteak beste Artetakoa, Iberiar penintsulan dauden beste asko bezala, egun lehengoratzen ari diren instalazioak dira, beren balio tradizional, historiko eta paisajistikoarengatik. Haietan, hain zuzen, urte asko eta asko dituen putzu batetik irteten den ur gazitik gatza lortzen da.  

Gatzaga horretan dagoen urak litro bakoitzeko 250-260 gramo gatzen kontzentrazioa du, eta lurpeko gatz-metakinetakoa da, duela 200 milioi urte lur hauek estali zituzten antzinako itsasoetan duena jatorria.

Gatzaren artisau-ustiapena, instalazioan irakur daitekeen kartel batek gogora ekartzen duenez, antzinatik ezagutzen den aprobetxamendua da, nahiz eta egun haraneko bi familia baino ez diren erabiltzen dutenak. Zehazki, beren kontsumorako erabiltzen dute edo abereentzako elikagai moduan, haren bidez hainbat gaixotasun ekiditen baitute. 

Nolanahi ere, heziketa-instalazioek, birsortze batzuen bidez, gatza ateratzeko beharrezkoak diren teknikak erakusten dizkigute: “hagak” (edo putzuko ura larrainetara ateratzeko sistema), trabuketea, arrastelatzea (gatza pilatan biltzeko). Eta bai elementu honen erabilerak ere. 

Adibidez, oinetarako putzu baten bidez badakigu gatz-bainuek odolaren zirkulazioa hobetzen laguntzen digutela, larruazala berriro mineralizatzen eta elastikotasunari eusten, eta lagungarriak direla artikulazioen hanturazko gaixotasunak tratatzeko, artrosia, tendinitisa, zaintiratuak, ekzemak… 

Ez da beharrezkoa gatzaga honetako oinetarako putzuak duen tamaina daukan bat edukitzea onura horiez gozatzeko. Geurea egin dezakegu, etxeko ontzi batean gatz-kontzentrazio handia jarrita, edo bainugelako gatzak egin ditzakegu. Horretarako, hain zuzen, gatz-kontzentrazio bati olio esentzialen tanta-pare bat bota behar diogu eta elikagai-koloretzailearen tanta-pare bat, gatzari kolorea emateko.  

Horrez gain, Artetako gatzagak bezalako instalazioen bidez jakin dezakegu iraganean gatza erabiltzea elikagaiak kontserbatzeko bitarteko bakarra zela, eta bai oso jarduera garrantzitsua izan zela ere; izan ere, Erromatar Inperioan ongi egindako lanari ematen zitzaion ordaina gatza izaten zen. Hain zuzen, gaztelaniazko “salario” eta “asalariado” hitzek, adibidez, gaztelaniazko “sal” (gatza) hitzean duten jatorria. Eta hainbat leku-izenek ere gatzarekin dute lotura: Salzburgo, Jaitz, Gesaltza Añana, Cabezón de la Sal, eta abar.

Bertatik bertara ezagutu nahi baduzue natura-ingurune bitxi hau, dokumentu honetan ohar egokiak dituzue, Artetako iturburuaren inguruetatik bertara iristeko paseo osasungarri erraz bat egiteko, hango naturaz gozatzeaz gain.

Argazkiak: Ecoblog MCP

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.