Posted

“Asmatzaileak aurkitzen”, mundua aldatu duten edo aldatzen ari diren emakumeak

Sandra Uve artistak 3.000 emakumeren baino gehiagoren profilak aztertu ditu “Superemakumeak, superasmatzaileak” proiektua sortzeko, erakusketa batek, liburu batek eta heziketa-tailerrek osatua. Hain zuzen, ikusleei gerturatu nahi dizkie mundua aldatu duten emakumeak, haietako askok ingurumenarekin lotutako asmakizunen edo ikerketen bidez.

-

Gazte bati planteatzen badiogu minbiziaren balizko sendaketarekin lotutako gai bat edo lehortearekiko erresistenteak diren landareei buruzko bat, ikusiko dugu, oro har, bigarren gaia dela kezka handiagoa sortzen duena. 

Sandra Uvek kontatu digu, ilustratzaile, idazle, hezitzaile eta “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketaren sortzaileak. Kataluniako institutu bateko DBHko 2. mailako ikasleekin egin zuen mintzaldi batean, artistak bi gai horietan lan egiten duten bi emakume zientzialariren profilak planteatu zituen: María Blasco eta Ana Caño Delgado. Orduan konturatu zen planetaren etorkizunak kezkatzen duen gazteria batek ingurumen-arloan behar duen prestakuntza. Beharbada, Greta Thunberg fenomenoaren erantzuna izango da, edo klima-aldaketa eragiten ari den fenomeno naturalengatik gero eta handiagoa den kezkaren ondorioa. Edonola ere, jarraitzeko erreferentzien beharra garrantzitsua da egungo gazteentzat, eta horretaz Sandrak nahikoa badaki.  

Ingurumenarekin lotutako aktibisten edo asmatzaileen zein izen diren bere erreferenteak galdetzen diogunean, askatzen duen izenen zerrenda izugarria da: Dian Fossey, zoologo estatubatuarra, Ruandako eta Kongoko Errepublika Demokratikoko gorilekin egiten duen lan zientifikoarengatik eta kontserbazionistarengatik aitortza hartutakoa; Vandana Shiva, doktorea Zientzia Fisikoetan eta ekologista, feminista eta zientziako filosofo ospetsuenetako bat; Maria Sibylla Merian, entomologiaren aitzindaria den zientzialaria, naturalista, esploratzailea, ilustratzaile zientifikoa eta pintore alemana; Rachel Carson, itsas biologoa eta kontsebazionista estatubatuarra, bere idatziekin ingurumen-kontzientzia modernoa abian jarri izana egozten zaiona; María Cáceres, ingurumena babesteagatik eraila; Jane Goodall, aditua txinpantzeetan; Greta Thunbergingurumen-aktibista; eta Cristina Casadevall de la Cámara, 12 urte zituenean zuraren ordezko material bat asmatu zuena. 

Sandra Uve haiek guztiak hartuko dituen taula irudiztatu batean ari da lanean, “Asmatzaileak aurkitzen” erakusketan erakutsi nahiko lukeena. Bertan emakume haien eta beren ikerketen edo asmakizunen bidez mundua aldarazteko lanarengatik nabarmentzat jotzen dituen 26 emakumeren profilak jasotzen ditu.  

Bitxiki, Cristina Casadevallen kasua –Ecocarcrisen sortzailea, historiako asmakizun iraunkorrenetako bat (ez du patentea saldu nahi, erabilera ona emango zaiola ziurtatu arte)– eta Mary Waltonena–industria-ingeniaria, 1880an industria-eremuetan ke-isurpenak murrizten zituen sistema bat garatu zuena eta Manhattanen trenbideek sortzen zuten kutsadura akustikoaren kontra borrokatu zena– ezin dira erakusketa ikusi. “Erakusketa antolatzen ari nintzenean, erregistratuta ditudan 3.000 emakumeen baino gehiagoren artean hautaketa egin behar izan nuen eta zientzialariak aukeratu nituen. Alabaina, interesa ikusirik eta ingurumen-kontuek eragiten duten informazio-beharra, orain erakusketara profil hori gehitu beharrean nago”, adierazi du Sandrak.  

Biak ala biak “Supermujeres, superinventoras” (Superemakumeak, superasmatzaileak) liburuaren barnean daude, eta erakusketarekin eta dibulgazioa egiteko beste jarduera batzuekin batera, proiektu global baten barnean dago. Proiektu horrekin, zehazki, Uvek emakume asmatzaile klasikoen eta garaikideen bizitza eta lana ezagutarazi nahi du, zeuzkaten oztopo politiko, sozial eta zibilak gorabehera historian zehar beren asmakizunak patentatzeko aukera izan zutenena. 

“Merezi du emakume horiez hitz egitea”, azaldu du egileak. Haietako askok zientzia eta sormena nahastu zituzten, eta elementu horiek ideia sinestezinak edukitzera eraman zituzten, beren asmakizunetan edo patenteetan gauzatu zituztenak: “Artea eta ikerketa beti elkarri eskua emanda doaz, batasun horretatik, sarritan, ideia bikainak sortzen baitira”.  

Bien bitartean, Sandra Uvek zientzialari edo asmatzaile garaikide berriak ilustratzen lan egiten jarraitzen du, 2021erako beste erakusketa bat sortzeko xedearekin, eta aitortu digu hautatu horien artean egongo dela, esate baterako, Ana Caño Delgado, zientzialari espainiarra eta biologoa, zeina, lehortearekiko erresistentea den landare bat sortu badu ere, oraindik ere bere lana ez ulertzearen kontra borrokatu behar den. Beste emakume baliotsu batzuk batuko zaizkio hari, egun batean beren asmamenaren eta lanaren bidez mundua aldatu edo hobetzea erabaki zutenak, estereotipoak urratuz, besteak beste, zientzia arlo maskulinoari lotutako diziplina dela.

Argazkiak: sandrauve.com eta mcp.es

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.