Azken urte hauetan, albiste bat errepikatu ohi da hedabideetan abuztu inguruan: munduko biztanleria osoak hilabete horretarako kontsumitu ditu urte osoko eskaera energetikoak, elikadurakoak eta ur kontsumokoak estaltzeko beharrezkoak diren natura baliabide guztiak eta denbora aldi horretan basoek eta ozeanoak xurga ditzaketen CO2 gasen igorpenak baino gehiago eragin ditu. Hau da, urtero, abuztu inguruan, argi gelditzen da planeta bat baino gehiago –zehazki, planeta 1,7– beharko genituzkeela naturako gure eskaera guztiei erantzun ahal izateko.
Zeren ondorio da hori? Alde batetik, joan-etorrietarako auto edo motor partikularra beste edozein garraiobide baino gehiago nahi izatearen ondorio. Beste alde batetik, gure etxebizitza gehienek energia berriztagarriak ez kontsumitzearen ondorio. Eta horri gehitu behar zaio gure erabilera, zenbaitetan, ez dela eraginkorrena.
Gure kontsumo ohiturek ere eragin berezia dute aztarna energetikoa handitzean. Esate baterako, ez dugu itxaroten gauzak hondatu arte, baizik eta boladan ez daudelako edo aspertu gaituztelako aldatzen ditugu. Eta elikatzeko ditugun ohiturei dagokienez, gehienbat produktu prozesatuak kontsumitzea aukeratzen dugu, jatorria animalietan dutenak (abeltzaintza gastu energetikoaren iturri handi bat da) eta jatorri fisikoa 320 kilometro baino gehiagoko distantzia batera dutenak (lekualdatzeak berekin dakarren gastu energetikoa kontuan hartu behar da).
Ohitura horiek ez dira berberak, herrialde batean edo bestean bizi bagara. Izan ere, Espainian 2,4 planeta beharko lirateke urte bakoitzean bizitzeko; Australian, ordea, 5,2 beharko lirateke, eta Ameriketako Estatu Batuetan antzeko kopuru bat.
Erreferentziazko datu horiek guztiak hartuta, Global Footprint Network erakundeak (Aztarnen Sare Globala) helburutzat hartu du ahalik eta gehiena atzeratzea lehenago aipatu dugun abuztuko data hori. Pentsatzekoa da helburu hori lortzea zaila dela kontuan hartzen badugu, besteak beste, 1993an urriaren 21ean gertatu zela eta 2003an irailaren 22an. Hau da, atzeratu beharrean, data hori aurreratzen ari dela pixkana.
Aztarna ekologikotzat jotzen da gizaki batek kontsumitzen duen guztia emateko behar den azalera biologikoki emankorra.
Global Footprint Network erakundeak ekintza errazak proposatzen dizkigu, egunero aplika ditzakegunak energia erabiltzen dugunean, 2050. urtera ez iristeko hornitu ahal izateko hiru planeta behar izateko mehatxupean, edo, bestela esanda, gure aztarna ekologikoa egokitzeko.
Aintzat hartuta hiriak, elikadura eta kontsumo materialak, handituz doan biztanleriaz gain, gizakion aztarna ekologiko globalaren arduradun handienak direla, munduko aurrekontu ekologikoa kontsumitzen dugun data hori atzeratzen lagunduko lukete hiru konpromiso hauek:
-
Ibilgailu partikularren erabilera %50 murriztea mundu osoan eta haien ordez oinez ibiltzea, bizikletaz ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea aukeratzea. Modu erraz honetan, data 10 egun atzeratzea lortuko genuke.
-
Alferrik galtzen diren jan-edanen erdia murriztea mundu osoan. Hori eginda, data gutxienez 11 egun atzeratuko litzateke.
-
Gizakion aztarna ekologikoaren karbonoko osagaia %50 gutxitzea. Horrek 89 egun atzeratuko luke data… ia hiru hilabete!
Jarraibide hauei jarraituta hasi ahal izango ginateke konpromiso horiek betetzen:
Barazkietan oinarritutako alternatiba bat aukeratzea, animalien haragian oinarritutako plater baten ordez. Haragiaren kontsumoa gutxitzea gure aztarna ekologikoa murrizteko modu ezin hobea da.
Alferrik galtzen diren elikagaiak gutxitzea, aplika daitekeen esparrua edozein dela ere: etxebizitza, lantokia, saltokiak…
Joan-etorriei balio soziala ematea: bidaiak bakarka egitea alde batera utzi eta lekualdatzeak komunitateko esperientzia moduan gozatzen ikasi.
Nor bere herrialdeko aztarna ekologikoari buruzko aditu bihurtzea, baliabideak era zentzudunagoan kudeatzen ikasteko urrats moduan. Global Footprint Network erakundearen webguneak baliabide ugari eskaintzen du ikertzeko.
Zure hiriko liderrei zure ezagutzak jakinaraztea eta data atzeratzea helburu duten ekintzak abiarazteko erronka proposatzea (#movethedate).
Utzi erantzuna