Posted

Bitxikeriak Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikoan

Iruñeko eta Iruñerriko gune publikoetan paseoak egiteko asmoari jarraituta, gaur Mendillorriko ur-biltegietako paseo botanikora eraman nahi zaituztegu. Ibilbide irisgarriko kilometro bat da, landare-aniztasun handia duen parke botaniko baten bidez. Argitalpen honetan haietako lau nabarmenduko dizkizuegu: elorri zuria, sekuoia erraldoia, ginkgo biloba eta zumar dilindaria. Gainerakoak bertatik bertara ikusi eta ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu!

Mendillorriko muinoa, ur-biltegiak hartzen dituen lekua , parke urbanizatu bat da, identifikatuta dauden zuhaitz- eta zuhaixka-espezie ugari dituen paseo botaniko bat eskaintzen duena. Gainera, aldi baterako edo erabat Iruñerrian bizi diren hegazti ugariren habitata ere bada. 

Parkeko teknikarietako batek lagunduta, ibilbide labur bat egingo dugu gune honetan. Zehazki, Iruñerriaren gaineko hiru behatoki panoramiko daude bertan, haurrak jolasteko elementuak dituen eta atseden hartzeko den eremu bat, eta lorezaintza iraunkorra eta etxeko konpostajea erakusteko gune bat. 

Bidean goazela, elorri zuria ikusiko dugu, zuhaixka edo zuhaitz txiki arantzadun bat, istorio bitxiak dituena lotuta eta ematen dituen fruituak txorientzako elikagai direnak. Nafarroako bertako zuhaitza da, oso preziatua herri-medikuntzan bere hostoengatik.

Zumar dilindaria zumar hostotxikiaren oso antzekoa da, nahiz eta hori ere parke honetako espezie bitxia den. Duela urte batzuk, zumarrak oso arruntak ziren Iruñean eta Iruñerrian, baina graziosia gaixotasunak izugarri gutxitu zuen populazioa bai Nafarroan bai eta Europa osoan ere. 

Baina bertako espezie naturalez gain, ale exotikoak eta beste herrialde batzuetakoak ere aurki ditzakegu, hala nola sekuoia erraldoia eta ginkgo biloba. Azken hori jatorriz Txinakoa da, eta bereziki ikusgarria da udazken aldera. 1.000 urtetik gora bizi daitekeen zuhaitza da, eta bonba atomiko baten eraginei aurre egin diezaieke. Zuhaitzari dagokion istorio bitxi bat kontatzen da bideoan. 

Paseoaz gehiago gozatzeko eta esperientzia pertsonalagoa edukitzeko, Uren Etxean naturari behatzeko pack bat eska daiteke (pandemia garaian izan ezik): prismatikoak, hegaztien gaineko gidaliburu bat eta intsektuak ikusteko lupa bat. 

Gogoan izan, honez gain, Iruñerriko beste gune natural batean ibiltzeko iradokizuna egin dizuegula, Ezkaba mendian.

Animatzen zara gune natural horietan egiten dituzun aurkikuntzak gurekin partekatzera? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.