Bookcrossing-a liburuak trukatzeko mundu mailako sare bat da, webgunearen bidez aleen kokapena eta jarraipena eskaintzen duena, eta bai komunitate hori eratzen duten pertsonen sozializazioa ere. Praktikan, erabiltzaileek liburuak hartzen dituzte leku publiko eta ofizialetatik, bookcrossing-aren webgunean erregistratzen dituzte, irakurri eta gero beste gune ofizial baten uzten dituzte beste pertsona batzuek hartzeko. Beste pertsona horiek, era berean, beste toki publiko batzuetan utziko dituzte gero.
Ekimen honen helburua da irakurketa sustatzea gizartean eta jakin-mina piztea. Iruñerrian, Mankomunitateak bere estiloa eman dio, bideo honetan erakusten dizueguna.
Nola funtzionatzen du?
Hurbildu Atarrabiako Pilategian eta San Andres Errotan, Artetan edo Mendillorriko ur-biltegietako parkean dagoen bookbox horietako batera, aukera liburu bat, gogokoen duzuna!, eta eraman ezazu. Idatzi bere BCID kodea Bookcrossing-en webgune ofizialean, eta zure iritzia eman eta gainerako erabiltzaileekin partekatu ahal izango duzu. Irakurtzen amaitzen duzunean, berriro utzi behar duzu gure bookbox horietako batean, edo bookcrossing-eko beste gune ofizial batean Iruñean… edo munduan zehar! Milaka gune ofizial daude!
Posto honetan San Andres Errotan aurkituko dituzun beste altxor batzuen berri ematen dizugu (irakurri hemen)
Utzi erantzuna