Posted

Atarrabiako San Andres Errota: Birziklatutako materialekin gozatzeko leku atsegin bat nola sortu

Udaberriarekin batera Iruñerriko Mankomunitateak jarduera gehiago antolatuko ditu interpretazio eremuetan. Urtean zehar martxan dagoen sentsibilizazio eta aisiaren egitaraua urtaro honetan indartzen da. Horietako asko Atarrabiako San Andres Errotan egingo dira, eta horietako beste asko batzuk hango tabernan eta terrazan. Bistan dagoenez, leku horiek birziklapenaren eta gauzei nola emateko bigarren bizitza aukeraren adibide bikainak dira.

- - - - -

“Etxean aurrezteko aholkurik bat? –Konta iezaguzu!- egin argazki bat eta Facebookera igo!” Lelo hau San Andres Errotako tabernaren horma batean zintzilik dagoen ispilu batean irakur daiteke. Ispilua oso berria izango denik ez du ematen, eta ,hori ikusita, lekuari “retro” itxura bat ematen dio. Barra atzean dauden langileek bezeroak idaztera gonbidatzen dituzte. Kolorezko klarionak ematen dizkiete eta idatzitakoa sare sozialetan hedatzeko esaten diete, Iruñerriko Mankomunitatearen facebookeko profilean, batez ere.

Aipatutako ispilua ez da tabernan dagoen bakarra. Antzeko beste bat beste horma batean ikusten da eta haien inguruan hogeiren bat koadrotxo. Haien ordena ongi zainduta dago eta  horri esker etxe giro bat sortzen da. Naturarekin erlazionatutako irudiak azaltzen dira haietan: ibaiak, mendiak, zuhaitzak… Guztietan, batean izan ezik. Koadro horretan irudirik ez dago, esaldi bat baizik: “Altzari guztiak salmentan daude. Baten bat gustuko baduzu esan, eta Emausko Trapuketariekin harremanetan jarriko zaitugu”.

Zahar itxurako zurak tabernako barra osoa estaltzen du. Dauden aulki eta mahai guztiak ezberdinak eta zaharrak dira. Hainbat kolore eta testura askotako (satina, belusa,etab.) ehunak aukeratu dira tapizatzeko. Lekua, oro har, goxotasunean murgildurik erakusten da.

Lanparek museo batetik aterata direla dirudite eta ematen duten argiak, horia, eztia eta atsegina denak, 50. Hamarkadan idatzitako liburu baten giroan murgiltzen ditu hara joatekoak.

Hots bat entzuten da ondoko aretoan. Bertara iritsi direnak Done Jakueren Bideari buruzko bideoa bat  ikusten ari dira antzinako bi eserlekuko sofa batean eta bi besaulkitan eserita. Zaharrak guztiak. Eroso eta atseginak denak.

Tabernako leiho handia irekitzen da. Lorategirako irtengunea zabal zabalik geratzen da. Kanpoko tenperatura epela da eta ateratzeko gogoa pizten du.

Zuhaitzen artean hedatutako oihalek negu gorrian zehar ezkutatuta egon den eguzkiaren berotzeko nahia kontrolpean mantentzen dute. Chill out gunean kolorezko kuxinek egurrezko paleen zuri kolorea hausten dute. Pale zahar horiek orain eserleku eta mahai multzo bitxi bat da bihurtu dira. Hor eserita daudenek musika zuzenean entzuteko aukera izango dute giro ezin hobean.

Horia, urdina, berdea eta marroia. Horiek dira Manco-guneko kolore nagusiak, Iruñerriko Mankomunitatearenak, hain zuzen. Terrazan lehen zeuden metalezko aulkiak eta mahaiak kolore horiekin margotu dituzte. Mahai gaineko oholetan, biniloak: batak Ibai Parkearen mapa erakusten du, beste batek txori baten silueta, etab.

Ondo-ondoan mundua eta istorio anitz batzen dituen kutxa berezi bat. Lehen mesanotxe bat zen baina orain Bookcrossing elkar trukearen leku ofizial bat bihurtu da.

Ibaiaren zurrumurrua hondo-musika da. Bat-batean labetik atera berria den ogiaren usaina ingurukoaz jabetzen da. Barruan haurrak ogia egiteko tailer bat egiten ari dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.