Posted

‘Ez elikatu estoldetako munstroa’

Azaroaren 19an Komunaren Mundu Eguna ospatu zen. Hori zela eta AEASek sentsibilizazio kanpaina bat kaleratu zuen eta horrekin ia 100 erakundek bat egin zuten. Helburua: gogoraraztea komunera botatzen diren higiene intimoko elementuak, kotoi-zotzak eta paper-zapi bustiak arazo larria direla hornidura- eta saneamendu-sarearen mantentze-lanetan.

Azaroaren 19an Komunaren Mundu Eguna ospatu genuen. 2013tik ospatzen da urtero horrelakoa Nazio Batuen Erakundeak finkatu zuen geroztik. Haren helburua da deia egitea hondakin-uren saneamendu-sistema egokirik ez duten pertsonen alde neurriak hartzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuetako seigarrenean sustatzen den erronka lortzeko: saneamendua pertsona guztientzat 2030ean. 

Aurten Ur Horniduren eta Saneamenduen Espainiako Elkarteak (AEAS) ‘Ez elikatu estoldetako munstroa’ izeneko kanpaina bultzatu du eta horrekin bat egin dute 99 erakunde baino gehiagok. Haien artean, NILSAk (Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.) eta Iruñerriko Mankomunitateak. Kanpainaren asmoa da herritarrak sentsibilizatzea komuna ongi erabiltzearen gainean, ez bihurtzeko zakarrontzi eta kostuak saihesteko buxadurei dagokienez, batik bat, paper-zapi bustiengatik. Kontuan hartu behar da komunera botatzen diren higiene intimoko elementuak, kotoi-zotzak eta paper-zapi bustiak arazo larria direla hornidura- eta saneamendu-sarearen mantentze-lanetan. Paper-zapi bustiek azpiegitura publikoak buxatzen dituzte, hala nola estolda-sareak, ponpatze-ekipoak eta araztegiak, eta horrek %10 eta %15 artean garestitzen du hondakin-uren mantentzea, tratamendua eta arazketa. Horrek eragiten du, Espainian bakarrik, urtean 230 milioi euroko gainkostua izatea, urtean 4 eta 6 euro artean pertsonako.

HERRITAR GUZTIENTZAKO KANPAINA

Mankomunitateak egitaratu dituen ekintzak eta jarduerak herritar guziei zuzenduta izango dira. Horregatik webgunean banner bat jarri da “paper-zapi buztiak… zakarrontzira” bota behar ditugula gogorarazteko.. 

Beste alde batetik, azaroaren 18an prentsaurreko bat egin zuen eta bertara Nafar Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza abiatu zen eta Mankomunitateko Komunikazio Arloko Zuzendariarekin, Arturo Ruiz de Azagrarekin hain zuzen, eseri zen. Bien artean paper-zapi bustiek, kotoi-zotzek eta higiene intimoko produktuek, buxadura-arrisku larria eragiten dutela, eta bai arazo handia ere arazketan nabarmendu zuten.

Bukatzeko, 2016an egin zen esperimentu bat adierazi zuten. Orduan paper zapi buztiak eta komuneko papera sartu ziren uretan. Gaur egun papera sdesagertu da, baina zapi-buztiak 2016an zeuden bezala daude.

A: Jesús Caso F: 18-11-2019 P: L: Arazuri T: Mancomunidad. Presentación de la campaña Pipí, Popó, Papel. Día del retrete. Uso correcto del inodoro.

BISITAK, AHOLKUAK ETA TXOTXONGILO-KOMUNA

Aurten programatutako kanpainaren ekintzek garapen berezia izango dute eskola-arloan. Horretarako, Aesak sortutako baliabideaz gain, beste berri batzuk esortu dira.

Hori dela eta, Mankomunitatearen informazio-zentroetara egingo diren bisita guztiek eta IMren instalazioetara joateko programatuta dauden eskola-bisita guztiek aipamena egingo diote Komunaren Mundu Egunari, eta paper-zapi bustiak ongi erabiltzearen garrantzia nabarmenduko dute. Horretarako, hezitzaileek eta gidariek kanpainarako porpio diseinu diren kamisetak jantziko dituzte eta kanpainaren roll-up batean oinarrituz zer den ospatzen ari dena eta modu ez-egokian erabiltzen badugu komu-zuloa zer nolako arazo sor daitezken adieraziko da. Azkenik, Komunaren erabilera arduratsua egiteko aholkuak dituzten eskupaperak banatuko dira bisita guztietan, komunetik behera botatzen diren paper-zapi bustiek eragiten dituzten arazoak nabarmentzeko

Beste alde batetik, azaroaren 23rako, larunbata, bi bisita gidatu programatu dira. Araztegietara egingo dira bisitak, eta, hartara, paper-zapi bustiek mota honetako instalazioetan eragiten duten arazoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da:

·       Barasoain – Garinoaingo HUA (10:00etan)

·       Arazuriko HUA (11:00etan)

Mankomunitatearen webguneko “Jarduerak” atalean eta NILSAren webgunean eman ahal izango da bisita horietarako izena. 

Aipamen berezia merezi dute txotxongilo-komun batek egingo dituen hiru emanaldiak. Berarekin eragin-trukean aritzera eta argazkiak egitera gonbidatuko ditu ikusleak, gero sare sozialetan partekatzeko #3pWC traolarekin. Hedatzen ari den mezuan hitz joku bat agertzen da: “Argazkiak komunean jarri”. Zehazki, emanaldi horiek 12:00etatik 13:00etara izango dira, toki hauetan: 

  • Emausko Trapuketarien zentroa (Berriozar) – hilaren 16an, larunbata
  • Arazuriko Hondakin Uren Araztegia – hilaren 23an, larunbata
  • Bigarren eskuko azoka (Mutiloa) – hilaren 24an, igandea

Txotxongiloa Gus-Marionetak egindakoa da. Hitz egingo du hurbilduko den jendearekin, eta abesti bitxi bat kantatuko du. Horretan “Bazka eman pixa, kaka, paper” errepikatuko du behin eta berriro. Musika eta letra Sergio Salinas artistarena dira.

#3pWC Bihar Komunaren Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eta Iruñerriko Mankomunitateak "Retreto" aurkeztu du gaur, prentsaurrekoan. Larunbatean Arazurin izango da, eta, igandean, 12etatik aurrera Mutiloan 2. Eskuko Azokan.

Publicada por Actividades MCP / IMren jarduerak en Lunes, 18 de noviembre de 2019

Jarduera horien segimendua IMk Facebooken duen aisia-jardueren kontuan (@actividadesmancomunidad) eta IMko Ingurumen Heziketako Programak Twitterren duen kontuan (@mancoeduca) egin ahal izango da. Kontu horietarako irudi bereziak egin dira “Txiza, kaka eta papera, horiek baino ez komunera” mezua indartzeko helburuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.