Posted

Hiri adiskidetsuaren bila

Suedia eta bertako “Minutu bateko hiria”; Los Angelesko “Gerrillako lorezaintza”; Parisko “15 minutuko hiria”; Bartzelonako eta Gasteizko super-etxadiak… Hiri-espazioak berriz konkistatu edo berreskuratzeko ahaleginei erantzuten diete ekimen horiek guztiek, espazio horiek zirkulazioari kenduta eta herritarrei eskainita.
Imagen de Free-Photos en Pixabay

- - - - - - - - - -

Bederatzi zentimetroko zabalera duten zurezko listoiak, aparkaleku-plaza bat, bi edo gehiago estaltzen dituztenak, eta inguru horretara egokitutako altzari berriekin azkenduak. Bost orduan baino gutxiagoan hiriaren barnean egoteko, hitz egiten aritzeko, gozatzeko leku bat sortzen da, aurreko egunean ibilgailuak espazioaren jaun eta jabe ziren toki berberean.

Jardunbide hori Suediako “Minutu bateko hiria” hiri-esperimentuari dagokio, eta Street Moves izena duen Gobernuaren proiektu batean sartuta dago. Helburua da, hain zuzen, ikustea nola eraldatzen den hiri-espazioa autoak desagertzen direnean eta zer egin beharko litzatekeen kaleak osasungarriagoak eta iraunkorragoak izateko.

Mundu osoan, mota honetako gero eta ekimen gehiago dago, eta hirien erdialdean ibilgailu-zirkulazioaren protagonismoa murriztearen alde egiten dute.

Los Angelesen, esate baterako, Ron Finley aktibistak barazkiak eta fruta-arbolak landatu zituen espaloiaren ondoan, hiriaren erdialdean-hegoaldean. “Gerrillako lorezaintza” izena jarri zion.

Rebar diseinu-estudioak parkimetroa duten aparkaleku-plazak alokatu zituen San Frantziskon, eta espaloiaren luzapen bihurtu zituen aldi baterako.

Eta Parisen arrakastaz ezarri da “15 minutuko hiria” ekimena. Hain zuzen, eredu horretan, funtsezko zerbitzu guztiek, oinez edo bizikletaz joanda, 15 minutu baino gutxiagora egon behar dute.

Bartzelonan eta Gasteizen, bere aldetik, super-etxadiak jarri dituzte abian: aldameneko kale batzuk zirkulaziorako ixtea, hiri-zelula berriak sortzeko asmoarekin. Izendatutako eremuen perimetroetan baino ezin dira ibili ibilgailuak, eta, hartara, gainerako tokia oinezkoentzat gelditzen da.

Ekimen horien guztien xedea da, batetik, espazioak berreskuratzea eta, bestetik, hiriak biztanleentzat toki adeitsuagoak izatea lortzea. Errealitatea ala utopia?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.