Posted

Hiriko zuhaitz baten itzalean

Hiri bateko zuhaitzak azpiegituratzat har daitezke, hala nola estolderia-sarea bezala edo espaloien eta errepideen multzo bezala. Ba al zenekien haren presentziak hiriko bero-uhartearen efektua arindu eta onura ugari ekar ditzakeela?

- - - - - - - -

Inoiz konturatu al zara udan hiri-eremuetako tenperatura landa-eremuetakoa baino altuagoa dela? Beraz, hirian herrian baino bero handiagoa dago.

Gainera, hiri barruan bertan leku batzuk beste batzuk baino beroagoak daude. Adibidez, metalezko eta hormigoizko egitura handiak metatzen diren industrialdeetan, oro har, termometroak ibaiaren ertzean baino gradu gehiago markatzen ditu; edo plaza nagusiaren erdian beti izango dugu kiskaltzeko sentsazio handiagoa, inguratzen duten arkupetan baino. Hori gertatzen da itzalpean, edo landaretik gertu, sentsazio termikoa jaisten delako.

Errealitate horren aurrean ez da harritzekoa, beraz, zuhaitzek protagonismo berezia hartzea. Kontuan izan behar dugu hiri bateko zuhaitzak azpiegituratzat har daitezkela, hala nola estolderia-sarea bezala edo espaloien eta errepideen multzo bezala. Horien presentziak arindu egin dezake zoladurak eta eraikinek beroa harrapatzen dutenean sortzen den hiriko bero-uhartearen efektua.

Hiriko baso bat eraginkorra izan dadin, kopa handiak eta hostotsuak izan behar ditu. Baina zein irizpideri erreparatzen diegu eraginkorra den ala ez den esateko? Zergatik ematen diegu horrenbesteko garrantzia hiri barruko zuhaitzei?

Hainbat arrazoi daude:

– Oxigenoa sortzen dutelako, karbono dioxidoa xurgatzen dutelako eta ingurunean mantentzen diren hautsak eta partikulak atxikitzen dituztelako.

– Ondorioz, airea garbitzen dute, araztaile gisa jarduten dute, eta kutsadura atmosferikoa murrizten dute.

– Haien itzalari eta hostoek askatzen duten ur-lurrunari esker, giro-tenperatura 2 eta 8 ºC artean jaisten delako.

– Hiri-parkeetako belardia ureztatzeko erabiltzen den ura azkar lurruntzea saihesten dutelako, eta horrek baliabide hori eta haren kostu ekonomikoa asko aurreztea dakarrelako.

– Kliman eragin handia dutelako, giroko hezetasuna handitzen dutelako eta udan tenperatura jaisten dutelako, eta neguan, aldiz, igo egiten dutelako. Gainera, aire-korronteak sortzen dituzte.

– Haizearen, euriaren, elurraren, kazkabarraren edo eguzki-izpien aurkako pantaila bihurtzen direlako.

– Trafiko-zarata, klaxon hotsak, sirenak, oihuak, obretan sortutako zarata, etab. murrizten dituztelako. Zuhaitzek isolatzaile akustiko lana egiten dute, soinu-uhinak atzeratuz edo, are gehiago, geldituz.

– Biodibertsitate autoktonoari mesede egiten diotelako, animalia mota desberdinei janaria eta babesa eskainiz.

– Herritarren bizi-kalitatea hobetzen dutelako.

– Edertasuna ematen diotelako inguruneari.

Den-dena hori pentsatu al duzu inoiz? Bitxia, ezta?
Seguru post hau irakurri ondoren zure hiriko zuhaitzei beste ikuspuntutik begiratuko diezula. Izan ere, gero eta errazagoa da natura hiri-inguruneetan integratzeak dakartzan onurez jabetzea, ezta?

Iturria:

https://www.sostenibilidad.com/construccion-y-urbanismo/los-beneficios-de-los-arboles-en-las-ciudades/

https://www.ecologiaverde.com/la-importancia-de-los-arboles-en-las-ciudades-572.html

https://www.natura-medioambiental.com/la-importancia-de-los-arboles-en-las-ciudades/

National Geographic, 2021eko uztaila

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.