Hizkuntza bizirik dago eta ingurura egokitzen da. Teknologi berriak, adibidez, hitz berriak sortzera behartuak daude lehen ezagutzen ez genituen kontzeptu batzuei izena emateko. Ondorioz, hitz berri batzuk sortu dira. Klikatu, googleatu, chat, eskaneatu, usb, cpu, post edo podcast esaterako, duela oso gutxi arte ez zeuden gure hiztegian, orain ordea, gure eguneroko hizkuntzan erabiltzen ditugu. Beste batzuen esanahiak areagotu dira: sarea, nabigatu, mugikorra, etab. Eta azkeneko batzuk, berriz, oso finkaturik dauden beste hitzen kontra azaldu dira.
Luzarkitze, esate baterako (gaztelaniaz alargascencia). Akronimo bat da eta “zaharkitze programatua”-ren antonimoa da, hau da, eroslearen senean beharrezkoa den baino lehenago zerbait berriagoa eta hobeagoa izateko nahia sortzearen antonimoa. Luzarkitzea, beraz, produktuak egileek ezarritako hondatzeko dataren kontrakoa da. Eta, ildo berean, produktu horien erabileraren eta bizitzaren luzapenaren aldekoa da, baliabide naturalen gehiegizko ez ustiatzeko.
Teknologi berriak ez dira hizkuntza berritzen ari diren bakarrak. Hedabideek hitz berriak sortzen dituzte etengabean. “Infoxicación” hitzak, adibidez, gero eta indar handiagoa dauka eta informazio gehiegi dugula esan nahi du, barneratu edo ulertu dezakeguna baino informazio gehiago.
Ekologia eta ingurumen arloan ere gizartearen naturarekiko errespetua, birziklapena eta jasangarritasunaren inguruko kezka islatzen duten beste berba batzuk sortzen ari dira.
Azken urte hauetan, esaterako, kontsumitzaileak merkatuan dauden janari batzuk izan beharko ziren bezain osasungarriak ez direla ohartu dira eta, horregatik, elikagai naturalenak bilatzen dituzte. Hori dela eta gizakien eraginik ez dutenak eta haien egiteko prozedurak ingurumenarekiko errespeturik handiena izan dutenak preziatuenak bihurtzen dira.
Produktu horiei biologiko, ekologiko eta organiko esaten diegu. Lexiko iturri batzuek biologiko eta ekologiko sinonimotzat har ditzakegula ziurtatzen dute, nahiz eta ezberdintasun ñimiño bat izan. Hau da, biologikoa izateak egiteko prozeduran genetika aldaketarik ez dela izan esan nahi du; ekologikoa izateak, aldiz, egiteko prozedura ingurumenarekiko errespetu osokoa izan dela esan nahi du. Organikoa izatea, ordea, beste gauza bat da. Berez “organoekin edo organismoekin” lotuta dagoela azaltzen du, edo izaki bizidunak osatzen dituena edo biziduna dena aipatzen du (Diccionario de uso del español de América y España, 2002). Horren ondorioz, organikoa neologismo bat dela esan daiteke, esanahi berri bat hartu duelako, ingelesezko organic hitzaren esanahia, alegia, hau da “produktu kimiko artifizialok gabekoa” (Merriam-Webster, 2016). Erraza da suposatzea transferentzia bi hizkuntzetan antza ortografikoarengatik gauzatu dela.
Aipatu den bezala, organiko hitza elikadura arloan askotan erabiltzen hasita dago: merkataritza organikoa, mahasti organikoa, nekazaritza organikoa, baratze organikoa, besteak beste. Halaber, elikadurarekin erlazionatuak “bio” estekaren menpe agertzen diren produktuak dira eta horiek ekologiaren irizpidean landutakoak edota egindakoak dira.
“Bio” eta “Eco”, hain zuzen, ingurumenari edo naturari dagozkion neologismoen aurrizkiak bihurtu dira. Etxe Bioklimatikoa, gizakien jarduerak eragindako karbono aztarna gutxitzeko diseinua betetzen duen erakin bat da. Eta Ekoherrixka naturarekiko errespetuan oinarritutako gizarte eremu bat sortzeko bizilagun talde bati esaten diogu.
Bestalde, bizimodu osasungarriak instituzioek erabilitako hizkuntzan ere islatzen dira. Esate baterako, udal batzuek bicing zenbitzua luzatzen diete hiritarrei txirrindula hiri garraiotzat har dezaten.
Marketing-a eta publizitateak, azkenik, hitz berriak sortzen eta hartzen duten disziplina bat osatzen dute. Bertan Greenwashing hitza indartzen ari da. Ingelesetik hartutako green (berdea) eta whitewashing (garbiketa edo estalketa) osatutako akronimo bat da eta publizitate estrategia baten izena da. Horren bitartez enpresa edo erakunde batzuek ingurumenarekiko errespetuz osoz ari diren itxura egiten dute, nahiz eta haien jarrera eta joera kontrakoa izan. Euskaraz erdarakada hau ez erabiltzeko hitz alternatiboak baditugu: ekoitxurakeria, itxurakeri berdea edo itxurakeri ekologikoa, adibidez.
Hizkuntza Akademiek hitz berri horietako batzuk onartzen dituzte geroa eta erabilgarriak direlako, nahiz eta gramatikalki hartuta oso logikoak eta zuzenak ez izan.
Utzi erantzuna