Imajinatzen al duzu edateko ur segururik gabe bizitzea? Hori da Txinako landa-eremuetan milioika pertsonak aurrez aurre duten errealitatea. Hala ere, Xiaoyuan Ren izeneko neska gazte bat errealitate hori aldatzen ari da. MyH2O plataforma digitalearekin, Ren komunitateak ahalduntzen ari da uraren kalitateari buruzko funtsezko informazioaren bidez; funtsezko baliabide hori eskuratzeko aukera eraldatuz.

Tradizionalki, erlojuen industriak oso kutsagarriak diren materialak erabili izan ditu, hala nola larrua, titanioa eta merkurioa. Eta bitxien industrian, gauza berbera gertatu izan da: ingurumenerako eta gizakiontzako kostu handia duten lehengaiak erabili izan dira. Edonola ere, egungo bezeroek informazio gehiago dute eta sentsibilizatuago daude, eta, ondorioz, ekintza zehatzak exijitzen dituzte produktu horiek egiteko prozesuaren iraunkortasunari dagokionez.

Sarritan, natura inspirazio-iturria izaten da. Eta horren erakusgarri ona da erle artifizialen algoritmoa, erleek beren artean komunikatzeko eta elikagai-iturriak eraginkortasunez bilatzeko daukaten gaitasuna baliatzen baitu. Algoritmo horren aplikazioa hainbat esparrutara hedatzen da, esate baterako, informatikara, biologiara eta abarretara, eta oso zabala eta konplexua den bilaketa-eremu batean irtenbide ahalik eta onena bilatzean jartzen du arreta.

Gizateriak inoiz aurrez aurre izan duen arazo larriena da klima-aldaketa. Zientzia konprometitua eta mobilizatzen duena ardatz duten ekimenak oso erabilgarriak izan daitezke, herritarrak ziurtasunetan oinarrituta mobilizatzen baitituzte. Haietatik eratortzen diren ekintzak azterlan zientifikoek bermatuta daude, eta eragina eta emaitzak izan ditzakete.

Extinction Rebellion

Klima-aldaketari buruz komunikatzea ez da erraza. Ez da eko-antsietatea sustatu behar herritarrengan, immobilismoa baino ez baitu eragiten, eta ez da erabat errepikatzen aritu behar gai eta baliabide bisual berberak, horrek azkenean berekin ekartzen baitu fenomenoaren larritasunak eta garrantziak indarra galtzea.
Nafarroako Unibertsitateko Zientziaren Komunikazioari buruzko Ikerketa Taldeak egindako azterlan batek sare sozialetan irudien bidez egiten den klima-aldaketaren komunikazioan sakontzen du. Eta badirudi aurpegiak, istorioak eta hurbiltasuna direla gakoak.

Pandemiaren aurretik herritar ororen ingurumenarekiko sentsibilizazioa handitzen zihoala bazirudien, COVID-19ak eta bere ondorioek argi utzi dute joera hori sendotu eta indartzen ari dela. Beharbada, gure osasuna planetaren osasunaren mende dagoela ulertu dugu. Edo, besterik gabe, natura ez badu errespetatzen giza espezieak galtzeko aukera guztiak dituela ikusi dugu. Bada ondorio horretara gainerakoak baino lehenago iritsi denik, eta bada gure jokaerak inguruan dugun munduan duen garrantziaz gainerakoak kontzientzia harrarazten ahalegintzen denik ere. Green-influencerrak edo ingurumen-aktibistak dira.

Pandemia borrokatzeko modurik onena etxean gelditzea den garai honetan, teknologia berriek hirietara hurbiltzen gaituzte, modu lasai batean, oinez eta kaleak zehaztasunez ezagutuz: argi naturala, giro-soinua, denbora erreala… Etenaldirik gabe, “WalkTuber” esaten zaienek egunerokoa erakusteko modu berri bat asmatu dute.

Hizkuntza bizirik dago eta ingurura egokitzen da. Teknologi berriak, adibidez, hitz berriak sortzera behartuak daude lehen ezagutzen ez genituen kontzeptu batzuei izena emateko. Halaber hedabideek hitz berriak sortzen dituzte etengabean. Ekologia eta ingurumen arloan ere gizartearen naturarekiko errespetua, birziklapena eta jasangarritasunaren inguruko kezka islatzen duten beste berba batzuk sortzen ari dira.