Posted

Hondakinak era egokian tratatzeko premia

Etxebizitzan bertan gaikako bilketa zuzena egiteak edo objektuei beste bizitza bat emateak klima aldaketa geldiarazten lagundu dezake, eta bai ingurumena babesten ere. Egia da gero eta hobeto egiten dugula, baina oraindik ere asko dugu hobetzeko, batez ere etxebizitzen arloan.

- -

Gaikako bilketetarako sistemak hobetzeko udalek egiten dituzten ahaleginak, publizitateko kanpainak eta ingurumen arloko heziketa gorabehera, Espainian, etxebizitzetako hondakinen birziklatze tasak %30 ingurukoak dira; eta %65ekoak, aldiz, Alemanian eta Austrian, besteak beste.

Hondakin organikoen frakzioa oraindik ere nabarmen hobetu behar den arlo bat da. Horretarako, batez ere alferkeriaren kontra borrokatu behar da, duela gutxi Nieves Reyk, Ecoembesko komunikazio arduradunak, aitortzen zuen moduan. Gure hondakinen gainerakoa paperak (%12), plastikoak eta metalak (%12) eta beirak (%8) eratzen dute –birziklatze maila nahiko onargarriak dituzten frakzioak, %70 ingurukoak–, eta beste %28a beste hondakin batzuk dira, hala nola arropa, zura, produktu elektronikoak eta abar.

Mundua, oro har, “hartu-fabrikatu-bota” sistemaren eraginpean dago. Arduratsuagoa den kontsumoaren era berriek, ordea, “urrezko hiru arauen” proposamenarekin erantzuten dute: murriztu, birziklatu eta berrerabili. Asko dira hezibidea hartutako ahotsak eta birziklatzearen arazo unibertsalerako epe luzerako konponbide bakar moduan ekonomia zirkularrean arreta jarri duten legegintzako ekimenak. Ekonomia zirkularra eta berarekin batera ekonomia berdea, ekodiseinua eta plastikoen aurkako borroka hondakinen kontrako borrokaren ekintza ildo nabarmenenetako batzuk dira.

Herritarrak sentsibilizatzea lantzeaz gain, zergak ordaintzeko eredu globalean aldaketak egitearen alde hasten ari da. Hartara, zenbait erkidegotan, esate baterako, Balearretan edo Euskal Autonomia Erkidegoan, gehien birziklatzen duten pertsonak saritzen dituzten sistemak probatzen ari dira (zenbat eta gehiago birziklatu, orduan eta gutxiago ordaindu); beste batzuetan, ordea, kontrakoa aukeratzen ari dira, birziklatzen ez dutenei zergak handitzen ari dira, alegia. Ekintza horien denbora muga 2030. urtea da, Europak exijitzen duenez, urte horretatik aurrera hondakinen %10 baino ezingo baita bideratu zabortegira.

Lortzen badugu, energia asko aurreztu eta sortuko dugu, CO2 gasen igorpen gutxiago bideratuko dugu atmosferara eta gure planetari serioki kalte egiten dioten materialak beharrik gabe ustiatzea saihestuko dugu. Izan ere, eta besteak beste, papera eta kartoia 7 edo 8 aldiz birzikla daitezke, eta beira eta aluminioa, ia mugarik gabe.

Sistema osoaren oinarriaren abiapuntua edukiontzi bakoitzera zer bota daitekeen (eta zer ez) jakitea da. Prozesu hori era egokian egiten badugu, “ez dagozkion hondakinak edo desegokiak” saihestuko ditugu eta birziklatze plantek ongi funtzionatzea sustatuko dugu.

Nafarroan, Arazuriko Hondakin Uren Araztegia dugu. Bere burua hornitzeko eta sarera bideratzeko nahiko energia sortzeko gauza da. Joan den urtean garatu zen proba pilotu batean, hiri garraioko autobusetarako erregaia sortzea ere lortu zuen. Bertan, konposta ere sortzen da. Gainera, badira beste instalazio batzuk, adibidez, Gongorako Hiri Hondakinak Tratatzeko Zentroa, plastikoa eta zura birziklatzeaz arduratzen dena. Papera, beira eta metalak instalazio handietan berreskuratzen dituzte, eta haietan, beste modu batera zabortegira bidaliko liratekeen hondakinen %50eraino murriztera hel daitezke. Herritarren laguntza izan gabe eraginkorrak ez liratekeen prozesuak eta instalazioak dira, eta herritarrak jada hondakinak baliabide moduan ikusten hasi dira, ez zabor moduan.

“Denok eta gutako bakoitzak gure ‘erantzukizun sozial berdearen’ zati moduan egunero ekintza on bat egiten badugu behintzat, planetan egunero milioika egintza berde on egongo dira”.

Hitz horiek duela gutxi Harsh Vardhan doktoreak esan zituen, Indiako Ingurumeneko, Basoetako eta Klima Aldaketako ministroak. India birziklatzearen sektorean lider gisa ari da agertzen. Hitz horiek gogoeta eragiten digute eta bai hondakinak gutxitzea, birziklatzea eta objektuak berrerabiltzea gizartearen arau bihurtuko den etorkizun batean konfiantza izatea ere.Gure planetak eskertuko du.

Argazki: Gary Chan y Miriam Espacio

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.