Posted

Ibaia eta ingurukoa artearen bitartez nola bizi

Luzaroan hiriak bizkarra eman dio ibaiari eta orain, berriz, haren edertasunari eta aberastasunari so egiten hasita dago. Aberastasun hori goratzeko mugarik ezagutzen ez duen artea hizkuntza unibertsala tresna hobezina da.

- - - - -

Luzaroan hiriak bizkarra eman dio ibaiari eta orain, berriz, haren edertasunari eta aberastasunari so egiten hasita dago. Aberastasun hori goratzeko mugarik ezagutzen ez duen artea hizkuntza unibertsala tresna hobezina da.
Iruñerriko Mankomunitateak Ibai Parkean antolatutako jardunaldien bidez aberastasun hori aurkezteko asmoa du. Bere helburu nagusia gune hau gure eguneroko jardueren tokitzat hartzea da, baita gozatzeko lekutzat ere. Honi esker, aisialdi arduraduna eta osasuntsua garatzeko aukera izango dugu. Ondarea babestea eta haren hedapena ziurtatzea ere lehentasun bihurtzen da. Guzti hori lortzeko, guztion artean beharrezko den ingurumena zaintzeko heziketa gero eta sakonagoan du gakoa.

Pintura
Betidanik gizakiok gure inguruaren deskribapena egiteko tresnarik egokien bezala hartu dugu pintura. Labar-pinturetatik Van Ghogen “Ekiloreak” koadroraino denak gizakiek egiten dutenaren eta naturaren arteko oreka ahuletan oinarritzen da. Binomio hori islatzeko interesa pil-pilean dago oraindik. Eta Mankomunitatea erne dago. Horregatik, martxoaren 29an Atarrabiako Pilategian Carlos López margolariaren “De campos, mares y montes” erakusketa erakusgai jarri zuen. Bertan, testura ezberdinak sortzeko erabilitako area edo hainbatetako gaiekin egindako paisai naturalak agertzen ziren. Autore berak bere lana erakusteko asmoz bisita gidatu bat egin zuen eta bere lan egiteko teknika eta naturari luzatutako begirada adierazi zuen.

Cuadro del pintor Carlos López.

Ekainaren 3an, bestalde, San Andres Errotan Aire Zabaleko Pintura Lehiaketaren XXI. Edizioa ospatu zen. Bertan kutsadura sortzen ez zuen materialak erabiltzera gonbidatuak zeuden partaideak: ez disolbatzailerik, ez margo akrilikorik, etab. Halaber, erabilitako materiala ibaian inork ez garbitzea finko egin zuten lan arduradunek, han zeudenek ingurumenarekiko errespetua barneratu zezaten desioz. Ekainaren 5etik uztailaren 1a arte lan finalistak Errotan izan ziren erakusgai.

Musika
Musikoterapia estresa eta urduritasuna baretzeko oso baliagarria dela diote, serotoninaren ekoizpena bultzatzen duelako. Horri ibaiaren zurrumurrua eta aire zabalean zerbait egiteagatik sortzen den sentsazio atsegina gehituz gero, aisialdi osasuntsu batekin topatuko dugu, San Andres Errotan egiten duguna, alegia. Ostiralero eta larunbatero, udazkena arte, bertako taldeek eta Dj batzuen eskutik Errotako taberna terraza chill-out gunea musikan murgilduko dute “ospa estresa” ahaleginean sakontzen saiatuz. Horrez gain, musika antzinako espresio tresna dela kontuan hartuta, Mankomunitateko eta Hilario Eslava Musika Eskolako arduradunek harremanak estutu zituzten eta maiatzaren 31an eta ekainaren 7an eta 14an gela barneko akordeek hormak apurtu eta parkera eraman zituzten denen gozamenerako.

Zinema
Eta bukatzeko, beste adierazpen artistiko bat, zinema. Maiatzaren hasieran Iruñeko Ecozine Zinema eta Ingurumenaren Nazioarteko Zinemaldia ospatu zen eta bertan ingurumenarekin loturik zeuden gai ugari islatu ziren. Helburua zinema gizartearen aldaketaren arduraduna bihurtzea zen.
Mankomunitateak konpromezu eta ardura horiek hartzen ditu eta gazteenganaino eraman nahi izan du. Horregatik uda honetan adin ezberdinei zuzendutako pelikulak programatu ditu. Filmez baliatuta, gizakion kontsumismoak eta gure handinahiak ingurumenean duen eraginari buruzko hausnarketa egitera gonbidapena egin zuen.


Ildo berean, ekitaldi horren bitartez gazteak zinemaren munduan sartzea nahi izan ditu Mankomunitateak Horretarako aktorearen eta zuzendariaren arteko elkarlana eta filmatzeko tokiek duten garrantzia azpimarratu zituen.

Labur esanda, Zineforum arratsalde dibertigarria eskeini zen, neska-mutikoentzat erakargarria zen film bat emanda, baina, aldi berean, izaera hezitzailea eta sentsibilizaziokoa zuena.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.