Paisaia berriro ezagutzeko tresna gisa oinez ibiltzearen esperientzia aldarrikatzen duen artista da Hamish Fulton; bere ingurunera teknologiaren bidez begiratzeko, gizateriak ikusteari utzi dion paisaia hori. Fultonentzat, oinez-ibiltze iragankor eta bakartiak bere ekoizpen artistikoa eratzen du. Ez du esku hartzen paisaian, baizik eta bertatik igarotzen da, begirada erne duela. Bere burua “ibilaldiak egiten dituen artistatzat, eta ez artea egiten duen ibiltaritzat” jotzen du.

Badakizu gauero-gauero erabiltzen duzun burkoa zilarrezko partikulek gaineztatuta egon daitekeela bakterioekiko erresistenteagoa izateko? Hondakin arriskutsuak uste baino gertuago egon daitezke, eta horregatik egiten du lan Europak haien aurrean ahalik eta babes-maila handiena ziurtatzeko. Aurten, Hondakinen Prebentziorako Europako Asteak, haietan jarriko du arreta.