Posted

Iturrietan ur-kontsumoa erregulatzeko aholkuak

Ur gehiegi ateratzen den iturriak, tanta-jarioa duten iturriak, emaria zabalik izatea garbitzen garen bitartean, gailu ez-eraginkorrak. Gaur, etxeko iturrietan ur-kontsumoa erregulatzeko ideia interesgarriak kontatu nahi dizkizuegu.
Consejos para regular el consumo de agua en grifos

- - -

Udaren atarian gaude, urteko beste sasoi batzuekin alderatuta, ur-kontsumo handiagoa ekarri ohi duen garaia. Beroak gehiago hidratatzera behartzen gaitu. Gainera, igerilekuek, ureztatzeek, prezipitazio-ezak eta lurruntze handiagoak ekartzen dute hilabete hauetan erreserba hidrikoak murriztea. Faktore horiek guztiek gehiegizko ur-kontsumoa ekar dezakete, eta horregatik ideia ona iruditu zaigu Juanjo Iriarterengana jotzea, Emausko Trapuketarien arteko “esku-trebearengana”, bideo labur batean gure iturrietako ur-emaria erregulatzen erakusteko eta, hartara, behar duguna baino gehiago gastatzea saihesteko. Etxeetan gauzatu ahal izateko aholku erraz eta praktikoak dira, betiere helburua energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea izanda.

UR-EMARIA MUGATZEA ITURRIETAN

Eman digun aholku oinarrizkoena iturria gutxi irekitzea da. Kontua da, iturriak ez badu irekitzean erresistentzia egiteko sistemarik, eskuak iturria ahal den guztia irekitzeko joera duela. Hori ekiditeko, Juanjo Iriartek proposatu digu gailu hauetakoren batean egiteko aldaketak:

1. Iturriaren kartutxoak aldatu eta ecodisc gailuak jarri. Azken horiek blokeatu egiten dute iturria osorik irekitzea erresistentzia pitin bat eginez iturria erdi irekita dagoenean, eta garrantzitsuena, uraren %50 gutxiago kontsumitzen laguntzen digute gutxi gorabehera. 

2. Eskuaira-giltzak. Gailu horiek eskuarki konketen azpialdean egoten dira, eta pitin bat biratuta hoditeriatik kanilara ura igarotzea ixten da, iturritik ur gutxiago ateratzeko bidea emanez.  

3. Aireztagailuak. Kaniletan erraz kokatzen diren pieza txikiak dira, eta ur-kontsumoan aurrezten laguntzen digute. Dena den, Juanjo Iriartek bi alderdiren gainean ohartarazi digu aireztagailuei dagokienez: lehenbizi, gure iturrietarako egokiak diren aireztagailuak erabiltzea, eta, horretarako, gomendatzen digu iturgintzako biltegi batera joateko eta aldatu nahi diren ahokoak eramatea, gailu egokiena erosteko; eta bigarrenik, aireztagailua jarri nahi dugun iturriari ematen diogun erabilera baloratzea. Izan ere, ur-ekarpen handiak lortzeko erabiltzen badugu, mota honetako elementuak asko luzatuko du betetzea eta, azkenean, kontsumoa antzekoa izango da.  

OCU kontsumitzaileen elkarteak trikimailu bat ematen digu oso eraginkorra ez den iturri bat dugun edo ez jakiteko. Ireki iturria eta utzi ura ateratzen minutu eta erdian. Atera den ura 4 litro baino gehiago bada, zure iturriak gorago azaldu diren neurrietakoren bat behar du.

Eta zuk, zein trikimailu erabiltzen duzu iturrietan ur-kontsumoa murrizteko?

Argazki: 🇨🇭 Claudio Schwarz | @purzlbaumUnsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.