Posted

Leihoen erronka

Udaberria beti loreei, koloreei, naturari, alaitasunari… lotuta etortzen da, baina aurten gure leiho, balkoi, terraza edo lorategietatik gozatzera behartuta gaude. Ezkabarte ibarrean, Iruñetik oso gertu dagoen Nafarroako udalerri batean, udaberria etxean sartzeko helburua hartu dute, eta hori dela-eta gai horrekin gure leihoak apaintzeko erronka jo digute, etxean ditugun materialak erabilita.

- - - - -

Eva Larak Emausko Trapuketarietan lan egiten du. Horrez gain, Ezkabarte ibarreko zinegotzia da, eta alaba txiki bat du. Udaleko kide Sergio Agüitas ere bi txikiren aita da. Biak ala biak txikien konfinamendu-denbora animatzeko asmoa duen ideia baten sustatzaileak dira: ibarreko etxeetako leihoak apaintzea udaberriko motiboekin, eta, gainera, material birziklatuak abiapuntu hartuta egitea. “Jarduera honen bidez tarte bat entretenituta igarotzen dute, etxean eduki ditzakegun elementuak birziklatu eta berrerabiltzea sustatzen da, eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak sendotzen dira”, aitortu du Evak.  

Hartara, ibarra eratzen duten herrietako biztanleek ez ezik, Iruñekoek, Barañaingoek, Ezkabakoek eta bai Zaragozakoek edo Bartzelonakoek ere erantzun diote bere deiari. “Argazkiak oso pixkana ari zaizkigu iristen; izan ere, harrigarria bada ere, neska-mutikoak oso lanpetuta baitaude ikastetxeetatik agintzen dizkieten etxeko lanak egiten. Familia batzuek aitortu digute kosta egin zaiela astia izatea erronka egiteko. Hori bai, horretan jarri direnean, harrituta utzi gaituzte beren sorkariekin”, adierazi du. 

Edozein materialek balio du: folio arrunt bat akuarelekin margotua, kartoi meheak, puxikak, klarionak, goma eva eta bai bururatzen zaizkigun elementu guztiak ere. “Kontua ez da ezer erostea, etxean dugun materiala berrikusi eta berriro aprobetxatzea baizik: arrautzontziak, oihalak, papera, kartoi meheak, egunkaria, kartoiak, ontziak…”, zehaztu du.  

Hasieran, Evak eta Sergiok ideia batzuk partekatu zituzten, inspirazioa emateko-edo, baina, beren ustez, “politena bakoitzak bere lana sortzea da”. Eta kontua da mota guztietako proposamenak sortzen ari direla, hala nola lore solte koloreztatuak eta loreontzi dibertigarriak eratzen dituzten konposizioak, huts-hutsik dauden kaleak argitu eta alaitzen dituztenak. 

Mota guztietako marrazkiak, kolorea eta alaitasuna ematen diotenak bai sortzen dituenari bai eta aurretik igarotzean gozatzen dituenari edo Facebooken orrian ikusten dituenari ere. Eva eta Sergio Facebookeko orri honetan ari dira argitaratzen: “Ezkabarte informa”.

Erronka, gainera, ez da leihoetara mugatzen. Ateak, terrazak, balkoiko burdin hesiak edo etxeko edozein toki da bururatzen zaizkigun sorkariak hartzeko modukoa. Sergiok eta Evak beren Whatsappeko zenbakiak partekatzen dituzte proposamenak jasotzeko (625 103 029 eta 669 011 039). Txikia edo handia izan, animatzen al zara zure sorkaria partekatzera?  

Argazkiak: Ezkabarte Informa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.