Posted

Mikroplastikoa, urteko gaztelaniazko hitza baino zerbait gehiago

2018an, mikroplastikoa urteko gaztelaniazko hitzetako bat izan zen, Fundéu BBVA erakundearen arabera. Ingurumenarekin lotutako hitz bat aukeratzeak gizartearen kontzientzian zerbait aldatzen ari dela adierazten digu. Eta horrez gain, gure eguneroko bizimoduan plastikoen erabilera neurrigabeak dakarren arazoa erakusten du.

- -

Termino bat urteko hitz gisa aukeratu dadin, interes informatiboa eta hizkuntza aldetiko interesa eduki behar du. Mikroplastikoahitzak, bost milimetrotik beherako plastiko-zati txikiak izendatzeko baliatzen den terminoak, badu.

Mikroplastikoterminoak plastiko-zati txikiak adierazten ditu (bost milimetrotik beherakoak, AEBetako Ozeano eta Atmosfera Administrazio Nazionalaren arabera). Tamaina horretan fabrikatutakoak izan daitezke (jeneralean, garbigarrietan edo higienerako produktuetan erabiltzeko) edo plastiko handiago batetik sortutakoak, andeatze prozesuan.

Hitz hori gaztelaniazko urteko hitz gisa aukeratu izanak balio nahi du gizarteari kontzientzia harrarazteko plastikoaren erabilera bereizkuntzarik gabearengatik ingurumenean eta gure osasunean sortzen den arazoaren tamainaren eta gertutasunaren gainean. Javier Lascuráin Fundéu BBVA erakundeko koordinatzaile nagusiak adierazten zuen moduan, “Ozeano Barean aurkitutako plastikozko uharteen albisteak entzuten genituenean, urruneko arazoa zela zirudien planetako biztanle gehienentzat. Gero eta azterlan gehiagok, ordea, adierazten dute gure elikaduran mikroplastikoen presentzia dagoela, eta horrek eramaten gaitu gero eta jakitunago izatera arazoaren larritasunaren gainean”

Fundéu erakundeak aztertutakoaren arabera, 2018an, Interneteko erabiltzaileek dozenaka milaka aldiz arakatu dute mikroplastikohitzaren esanahia. Termino hori, gainera, gero eta gehiagotan agertzen da albisteetan. 

Hitz hori aukeratu izana anekdota edo pasadizoa izango zen, finalista izan ziren gaztelaniazko hamabi hitzetatik, gutxienez, hiru ingurumen-arlokoak izan ez balira: mikroplastikoadeskarbonizatu eta hibridatu.

Lascuráinek duela gutxi aitortzen zuen moduan, klima-aldaketaren eraginak gero eta nabariagoak egiten doaz eta horrek ekartzen du gero eta gehiago hitz egitea haietaz edo termino berriak sortzea (zuzenak diren edo ez pentsatzean zalantzak eragiten dizkiguten terminoak). Aurreko artikulu batean adierazi genuenez Hitz berriak, kontzeptu berriak, hizkuntza bizirik dago eta etengabe ari da ingurunera egokitzen.

Dela kontzientziazio soziala handiagoa delako, dela alderdi estetikoengatik, dela hizkuntza-arloko zalantzengatik, ingurumenarekiko interesa handitzen ari da eta hori beti da ona.

Ingurumenarekin eta meteorologiarekin lotutako terminoei dagozkien zalantzei erantzuteko eta gomendioak emateko ehun artikulutik gora biltzen ditu erakundearen webguneak.

Hizkuntza-ohar moduan, gaztelania ongi erabiltzea sustatzeko helburu nagusia duen erakunde honek gomendatzen digu mikroplastikohitza kakotxik gabe erabiltzea edo letra etzana erabili gabe (microplástico), gaztelaniaren hiztegian ageri diren bi terminok ongi eratutako hitz bat baita.

Argazki: Joshua Sortino en Unsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.