Posted

Mugikortasun iraunkorraren alde lan egiten

XX. mendean, autoa askatasunaren, independentziaren eta aurrerabidearen sinboloa izan zen; egun, ordea, ez dago bere unerik gozoenean. Aurreikusten denez, 2019an %3 murriztuko dira salmentak, mugikortasun-modu berrien ondorioz –auto partekatua, patinetea, bizikletak– eta bai hirien erdiguneetan pixkana zirkulazioari jartzen ari zaizkion murrizketen eta eragozpenen ondorioz. Ecologistas en Acción erakundeak, 2007an, “Ideas y Buenas prácticas para la movilidad sostenible” izenburua duen koadernoa kaleratu zuen, mundu osoko hirietan aplikatu ziren eta emaitza interesgarriak eman zituzten ekintzen berri emateko.

2007an, Ecologistas en Acción erakundeak “Ideas y Buenas prácticas para la movilidad sostenible” izenburuko koadernoa eman zuen argitara , eta bertan, mundu osoko hainbat hiritan automobil pribatuaren erabilera gutxitzeko hartu ziren neurrietako batzuk jasotzen ziren. Neurri horietako askok, gainera, lortu nahi zuten bai garraio publikoen eta bai motordunak ez ziren ibilgailuen erabilera sustatzea. Hartara, neurri horien azken xedea zen atmosferara igortzen diren CO2gasen isurpenak, pilaketak eta zaratak murriztea, eta, era berean, bizitzeko atseginagoak diren hiriak sortzea 

Egun, hamabi urte geroago, ideia horiek bildu ditugu, gaurkotasun handikoak izaten jarraitzen baitute. Haietako gehienak ez dira ezarri gure hirietan eta, gainera, haietako askok gaitzespena sentitzea ekartzen digute, auto partikularrean ibiltzea zailtzen baitigute. 

  1. Automobilaren eraginak gutxitzeko neurriak. Baimendutako abiadura murriztean oinarritzen dira, nagusiki. Ez dute ekartzen hirian dabiltzan automobilen kopuruak murriztea, baina bai haien eraginak. Neurri hauen eraginkortasuna frogatuta dago.

Abiadura murriztea hiri-eremuetan. Gehienez ere orduko 30 kilometroko abiaduran ibiltzeak ahalbidetzen du nabarmen murriztea kutsadura akustikoa eta airearena. Halaber, zirkulazioak eta, bereziki, automobilek gainerako herritarrentzat dakarten arriskua asko gutxitzen da. Hartara, hiru eragin horiek batzeak ekartzen du pertsonak eroso sentitzea kalean, dela paseatzen, dela kirola egiten, dela, besterik gabe, hitz egiten.  
Abiadura murriztea hiri handietara sartzeko bideetan. Hirietan sartzeko bideetako abiadura orduko 80 kilometrotara gutxitzeak kutsatzaileen, zarataren, ezbehar-tasaren, istripuen, pilaketen eta CO2 gasen isurpenen kantitateak murrizten ditu. 

2.  Automobilaren erabilera murrizteko neurriak, ibilgailu bakoitzeko bidaiari kopurua handituko duten jokaera kolektiboak sustatu eta bultzatuta.Asmoa da martxan dauden autoen kopuru osoa gutxitzea; izan ere, ibilgailu bakoitzeko 1,2 pertsonako erabilera-tasa baitugu egun:

Car sharing edo ibilgailu-mailegua erabiltzea: auto partekatuak dira, eta erabiltzen diren orduak eta egiten dituzten kilometroak baino ez dira ordaintzen.
Enpresetarako mugikortasun-planak. Laneko garraioa. Lantokirako joan-etorriak ibilgailuen okupazio txikiena izaten duten bidaia-arrazoietako bat dira. Gainera, hirien egungo ereduan –zeinetan gero eta enpresa gehiagok erabakitzen duten aldirietan kokatzea–, zenbait lantokitara garraio publikoan iristeko aukerak oso mugatuak edo ezinezkoak dira. Horrek behartzen du automobila erabili behar izatera lantokira joateko. Hori saiheste aldera, enpresak, industria-guneak eta abar langileen lan-garraiorako autobusak erabiltzea proposatu, berriro hartu edo sustatzeko politikak ezartzen ari dira. 
Salgaiak banatzeko logistikaren sektorea arautzea: biltegiratzeko tarteko guneak sortzea, ibilgailuen zirkulazioa arinagoa izatea lortzeko; salgaiak banatu eta emateko ordutegi-tarteak zehaztea; zamalanetarako berariazko tokiak sortzea

3.  Hiri-arloko neurriak, automobila erabiltzea zailtzeko.Autoa erabiltzea zaildu edo eragozten duen hiri-testuinguru batek inposatzen dituen neurriak dira. Beti lortzen dute beren helburua, nahitaez bete behar baitira.

Autorik gabeko auzoak. Auzo hauetan lortu nahi da beharrezkoa ez izatea joan-etorri gehienetarako automobila erabiltzea.
Autoetarako tokia murriztea bideetan. Ibilgailuen zirkulazioa zaildu edo ezinezko egiten du (murriztea erabatekoa bada). Gero eta automobil-gidari gehiagok delako bidea ekiditea ekartzen du, eta azkenean “zirkulazioa desagertzea” esaten zaiona lortzen da. Era berean, ahalbidetzen du tokia izatea, beste aukera batzuen artean, beste garraiobide batzuk ibiltzeko erabili ahal izango dena. Hartara, ibilgailua utzi eta gero beste toki batera garraio publikoan joan behar duten automobil-gidariei zerbitzua emango diete garraiobide horiek.

4.  Zerga-arloko neurriak, automobilaren erabilera gutxitzeko.Parkimetroak eta ordainlekuak hirian (toki jakin batean, jeneralean, hirigunean, ibiltzen diren ibilgailuei bidesariak kobratzea). Autoaren erabileraren kostua handitzen dute, eta, hartara, erabiltzeko asmoa kentzea ekartzen dute.  

5. Garraio publikoa eta ez motorduna sustatzeko neurriak. Administrazio guztiak garraio-mota hori hobetzearen alde daude, eta gehienek esaten dute hobetzeko politikak eta inbertsioak gauzatzen dituztela. Gainaldeko garraio publikoaren kasuan (autobusak eta tranbia) eraginkortasunik ezaren arrazoi nagusia, sarritan, automobilaren gehiegizko erabilera da. Ezin da garraio publikoa hobetu, era berean autoaren erabilera gutxitu gabe.  

Aldi berean, automobila garraio ez motordunak erabiltzetik urruntzeko arrazoia da, besteak beste, oinez edo bizikletan ibiltzetik, hirian tokia aurkitu ezinik ibiltzen baitira oinezkoak eta txirrindulariak. Haiek bultzatzeko neurriak:

Autobusetarako edo bidaiari askoko ibilgailuetarako erreia. Oztopo fisikoak dituen erreia, automobilak ibiltzea eragozteko. Asmoa da ibiltzeko toki esklusibo batez hornitzea autobusa bidezko moduan eta pilaketak saihestea. 
Administrazio publikoan erakundeak sortzea, garraio publikoaren modu desberdinak era globalean kudeatzeko. Esate baterako, Madrilgo Garraioko Eskualde Partzuergoa. Xedea da garraio publikoaren arloan administrazio-agintari ugari izatetik agintari bakar baten sistemara igarotzea eta bidaiarien metropoli-garraioa sistema integratu moduan ulertzea. 
Hiri-tranbiak. Tarteko eskaeren kasuan, eraginkorrena den garraiobideetako bat da. 
Oinezkoentzat bihurtzea. Espazio publikoa birgaitzeko eta berriro zentzuz hornitzeko moduetako bat da. Automobilek hedatzen igaro dituzten hamarkadetan galdu den bizitza eta jarduera berreskuratzen da neurri hau aplikatuta. 
Bizikleta sustatzea. Oinez ibiltzea kenduta, mota guztietako eragin gutxien duen garraiobidea da: ez du energiarik kontsumitzen, ez du kutsatzen, ia ez du zaratarik edo ezbehar-tasarik eragiten, eta behar den tokia gutxi da. Gainera, erabiltzaileentzat hainbat abantaila ditu: garraiobide azkarrena da hiru kilometrotik beherako distantzietan, eta oso lehiakorra da bost kilometrorainoko distantzietaraino; eta osasunerako onurak ditu. 

Ecologistas en Acción erakundeak planteatzen zuen, neurri horiek espero zen eragina izateko, ez zirela bakartuta aplikatu behar, baizik eta mugikortasun-plan globaletan sartuta, udalerrien barnean mugikortasuna eta haietarako irisgarritasuna modu eraginkorrean planifikatzea lortzeko. 

Mugikortasuna hobetzera bideratu diren planak eta ahaleginak asko izan dira, eta, nahiz eta egia den sentsibilizazioaren arloan bide nabarmena egin dela, era berean da egia hamabi urteren ondoren ibilgailu pribatuak jarraitzen duela izaten ia lekualdatze guztietarako erabiliena. Goian adierazi den moduan, autoa bere unerik gozoenean ez badago ere eta hirietan ibiltzeko gero eta oztopo gehiago badu ere, ezer ez da nahikoa iraunkortasun-ezeranzko joera globala iraultzeko. Horrenbestez, zerbait egin behar da.  

Photo by Ivan Bogdanov on Unsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.