Posted

Oinez edo bizikletaz ibiltzea: sozialki eta pertsonalki eralda gaitzaketen jarduerak

Ba al dakizu zirkulazio motordunik gabeko kale batean bizi direnek hobeki ezagutzen dituztela bizilagunak autoz, motorrez edo beste ibilgailu batzuez betetako kaleetan bizi direnek baino? Hori adibide bat baino besterik ez da, Mugikortasunaren Europako Astearen arduradun-taldeak, gutxienez irailaren 16a eta 22a artean, hirietan oinez edo bizikletaz ibiltzeari lotutako onurak baloratzera bultzatzeko baliatu nahi duena.

Mugikortasunaren Europako Astearen antolatzaileek egin diguten gonbidapena da “Ibili gurekin”, gure ohiko lekualdatzeetan autoa bazter utz dezagun eta haren ordez garraio publikoa, bizikleta edo gure hankak aukeratu ditzagun. Haien onuren gainean sentsibilizatzeko, mugikortasun aktiboan arreta jartzen duten azterlan eta ikerketa ugari hartu dira erreferentzia moduan, datu bitxi batzuk utzi dituztenak agerian. 

Adibidez, gure osasunerako ezagunak diren onurez gain, badakizu egunean aktiboki emateak 6.000 eta 10.000 pauso artean* gure etxeko ekonomia hobetu dezakeela eta bai gure inguruneko ekonomia ere? Ahaztu gabe oinez ibiltzeak ekarri ahal dizkigun beste alde on batzuk, esate baterako, ingurumenekoak, segurtasunekoak edo sozialak.

*Erreferentzia moduan, etxebizitzen bloke edo etxadi baten pausoen batez bestekoa 200ekoa dela zenbatesten da gutxi gorabehera, eta 20 minutuko ibilaldia, 2.000 pauso ingurukoa.

GORPUTZAREN ETA BURUAREN ONGIZATEA 

Pauso bizian 25 minutuan ibiltzeak edo 30 minutuko ariketa egiteak bizikletaz zazpi urteraino gehitzen du bizitza, sedentarismoaren aurrean (1).

Norvegian egindako azterlan batetik ateratako datua da, hain zuzen, eta munduko beste toki batzuetan egindako beste ikerketa batzuen antzekoa. Azterlan horiek beste onura batzuk ere nabarmentzen dituzte, depresioaren aurkakoak eta bai buruaren funtzioei eustekoak ere: oroimena, gogo-aldartea, estres-mailak gutxitzea eta bai bihotzeko gaixotasunak edo minbiziak prebenitzea ere. 

ONGIZATE SOZIALA ETA EKONOMIKOA

Autoak 2050erako hirietatik ateratzerantz eta 2030erako isurpenik gabeko hiri-eremuak lortzerantz bidea egiten ari da Europa. 

Esparru berri horrek albiste on bat ekar dezake gure poltsikorako, izan ere, kalkulatzen baita autoa utzi eta bizikleta erabiltzen hasteak urtean 3.000 euro aurreztea ekar dezakeela, mantentze-gasturik, zergarik eta erregairik ez baitugu ordaindu behar (2); eta bai gure ingurune hurbileneko poltsikorako ere, egiaztatu baita, beste alderdi batzuen artean, oinezkoak eta txirrindulariak maizago sartzen direla eta luzaroago egoten direla bertako saltokietan, automobilez ibiltzen direnak baino (3).   

Egia da oinez edo bizikletaz egiten diren lekualdatzeak egingarriagoak direla, oro har, distantzia laburrak dituzten hirietan. Zenbatesten da erabiltzaile gehienek onar dezaketen denbora dela bi eta hiru kilometro arteko distantziak egiteko behar dena. Londresen, esate baterako, oinez egin ahal izango liratekeen ia 2,4 milioi lekualdatze egiten dira ibilgailu motordunetan (autoz, motozikletaz, taxiz edo garraio publikoan). Gainera, bidaia horien %40 10 minutuan baino gutxiagoan egin ahal izango lirateke. 

Azkenik, bizikletaren erabilerak edo oinez egiten diren lekualdatzeek hirien segurtasuna handitzen dute. Kalkulatzen da lekualdatze horien kopurua bikoizten bada istripuen arriskua %66 murrizten dela (4). Blog honetako “Biciviernes / Ostiralak bizikletan” artikuluan Abel del Reyk datu hori berretsi zigun, Colectivo Recicleta Ribera taldeko arduradunetako batek.

ONGIZATE KULTURALA  

Oinez ibiltzean sortutako artea. Gerta liteke arlo deigarriena izatea, baina oinez ibiltzeak kultura-adierazpen ugari eragin du eta eragiten du. Academia webgunean, beren izateko arrazoia oinez ibiltzean duten ia 400 proiektu aurkitu ditugu. Mundu osoko artistak hiri handietako kaleetan ibili dira, toki txikietan, naturan… eta beren behaketaren eta esplorazioaren emaitza artelan desberdinak dira, hiri baten identitatea zein den ulertzera bultzatzen gaituzten artelanak. Leticia Módena artistak ondokoa adierazi du horren gainean: “Kontatzen bada baino ez da existitzen toki bat. Oinez ibiltzea, begiratzea, esploratzea, marraztea, idaztea, argazkiak egitea eta irakurtzea funtsezkoa da hiri baten identitatea ulertzeko. Gure bizitzak igarotzen diren orrialdeak bezala garatzen diren ingurune materialean murgil zaitez; espazioarekiko lotura garatzen dugun lekuan: irrika eta bertakoa izatea. Hiriko alde guztietan zehar ibiltzearen bidez espazio generiko bat toki esanguratsu bihurtzen da, ibilbideak sustrai bihurtzen dira, gure hiria sortzean eta berriro egitean laguntzeko asmoa dugu”.Puede resultar el ámbito más llamativo, pero el acto de caminar también ha provocado y provoca múltiples manifestaciones culturales.

Ez zaizu iruditzen hitz horiek motibazioa pizten dutela? Oinez ibiltzea doakoa da! Anima zaitez eta kontatu zure esperientziak. 

(1). Holme, I., & Anderssen, S. A. (2015). Increases in physical activity is as important as smoking cessation for reduction in total mortality in elderly men: 12 years of follow-up of the Oslo II study. British Journal of Sports Medicine, 49(11), 743-748. 

(2) Transport & Mobility Leuven. (2012). Impact et potentiel de l’usage du vélo sur l’économie et l’emploi en Région de Bruxelles- Capitale. Les effets directs et indirects de l’usage du vélo en 2002, 2012 et 2020, pour le Ministère de la Région de Bruxelles- Capitale.

(3) Fubicy and ADEME, 2003, ‘Piétons et cyclistes dynamisent les commerces de centre-ville et de proximité’, Fubicyk zuzendutako azterlana, ADEMEren lankidetzarekin. Dossier du vélo urbain 6. zk., 2003ko abuztua – Ademeren 4841. zenbakiko argitalpena.

(4)Jacobsen, P. L. (2003). Safety in numbers: More walkers and bicyclists, safer walking and bicycling. Injury Prevention, 9(3), 205-209

Iturriak: www.gaiam.com; www.elcorreogallego.es; www.miteco.gob.es

Argazki: Iván S. PasarínUnsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.