Posted

Pitiusetako sugandilaren (Podarcis pityusensis) kalteberatasuna

La lagartija pitiusa, endémica de las islas de Ibiza y Formentera, se ha convertido en símbolo de identidad y en motivo de decoración de joyas, souvenirs, cuadros, etc. Sin embargo, desde la introducción accidental de la culebra de herradura (Hemorrhois hippocrepis) esta lagartija está en peligro de extinción.

- - - - - - -

*Argazkia: Baravi Thaman.

Uneren batean Ibizan izan denak ikusiko zuen badela narrasti txiki bat, sugandila bat, endemikoa uharte horretan eta Formenteran, bertako identitate-sinbolo bihurtu dena. Izan ere, bitxiak, oroigarriak, margolanak eta abar apaintzeko motiboa ere bada. Ez dago pauso bat ematerik askotariko euskarrietan animalia horren irudikapen bat aurkitu gabe.

Sugandila horren presentzia natura-ingurunean, ordea, ez da hain osasuntsua. Uhartean ferra-sugearen espeziea (Hemorrhois hippocrepis) ustekabeko moduan sartu izanak ekarri du sugandilaren populazioa murriztea.

Hori duela hogei bat urte gertatu zen. Antza denez, 2000ko hamarkadaren hasieran, oso modan jarri ziren uhartean lorategi mediterranearrak, eta hori dela-eta, penintsulatik olibondo kopuru-handia eraman zuten bertara. Ikusten denez, olibondoen enborren hutsuneetan ferra-sugeak bidaiatu zuen.

Geroztik, sugeen populazioa ugaldu egin da eta Pitiusetako sugandilaren espezie harrapakari nagusia bihurtu da. Izan ere, 2017an egin zuten azterlan batean* (behealdean dago erreferentzia), egiaztatu zuten sugeen elikaduraren % 56 zela sugandila.

Edonola ere, egia da suge hori ez dela narrasti txiki horren harrapakari bakarra. Historikoki, basakatuak, antxetak, belatzak, hontzak eta katajinetak ere izan dira harrapakariak. Baina, era berean, egia da beti eutsi izan zaiola orekari animalia horiekin eta ez dutela eraman sugandila hori desagertzeko arriskuan egoteko zorira.

Egoera larria da. Adituek adierazten dutenez, ez bada neurririk hartzen, baliteke 2030erako desagertuta egotea Pitiusetako sugandila. “Eta horrek galera handia ekarriko luke”, adierazi du Elba Montesek, Espainiako Herpetologia Elkarteko ikertzaileak. “Pitiusetako ornodun lurtar endemiko bakarra da, eta oso kaltebera da. Uharteetan bizi zen azpiespezieetako bat desagertu da jada betiko”, zehaztu du.

Montesen “Historia natural e impactos de una serpiente invasora: la culebra látigo de herradura, Hemorrhois hippocrepis (Linnaeus, 1758), en Ibiza” tesian, hain zuzen, arazoari aurre egiteko neurri eta irtenbide batzuk proposatu zituen:

1.- P. pityusensis itxian hazteko koloniak ezartzea, espeziearen iraunkortasuna ziurtatzeko.

2.- H. hippocrepis sugea sartzeko bidea kontrolatzea, murrizketa eginda olibondoak garraiatzean udaberriko hilabeteetan eta berrogeialdia eginez gune itxi batean, lakioekin.

3.- Desagerrarazteko egiten diren kanpainak indartzea, lakio gehiago jarriz.

4.- Sugeek oraindik hartu ez dituzten guneetan sugeen begiztatze berrietarako erantzun azkarreko protokolo bat garatzea.

5.- Zientzia-ikerketa sustatzea, kudeaketa-ekintzak ahalik eta eraginkorrenak izatea lortze aldera.

6.- Ingurumen-heziketako programak garatzea.

Horrez gain, artxipelagoan zuhaitz apaingarriak sugeen hibernazio eta errunaldi garaian sartzea debekatzeko proposamena bultzatu zuen.

Eta azkenik, Pitiusetako sugandila Espezie Mehatxatuen Balearretako Katalogoan sartu zuen, espezie kalteberaren sailkapenean.

Horrenbestez, badirudi arazoa konpontzeko borondate politikoa badagoela. “Egia da; izan ere, neurrien dekretu bat onartu da –azaldu du Elbak–. Baina oraindik asko dago egiteko. Adibidez, oraindik ez dago berrogeialdia egiteko gunerik ezarrita portuan, eta hori oinarrizkoa da”, kexatu da.

Desagertzeko zorian dagoen narrasti txiki honentzat gutxi izango dira neurri guztiak. Jabetza pribatuaren zatiketak eta lurraldeko toki desberdinetarako sarbide korapilatsuak zaildu egiten du, gainera, kontserbatzea.

Edonola ere, arazoa detektatu da eta irtenbidea ematen saiatuko da.

Oxala ez izatea Pitiusetako sugandila errealitatea bakarrik oroigarrietako motiboetan.

Jakin nahi baduzu zer gertatu zen beste leku batean bertako ez zen beste espezie batekin, irakurri honako posta:

Guam zuhaitzik gabe gelditzen ari da, sugearen erruz

*Iturriak

https://www.nationalgeographic.com.es/edicion-impresa/articulos/mil-sendas-color_20474

https://www.periodicodeibiza.es/pitiusas/ibiza/2021/04/05/1252405/estudio-asegura-lagartija-pitiusa-esta-peligro-extincion.html

https://www.diariodeibiza.es/ibiza/2022/03/17/ibiza-crea-reserva-lagartija-pitiusa-63950398.html

Elkarrizketa Elba Montesekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.