Posted

Planeta hobe baten alde borrokatzen diren gazteak

Greta Thunberg, Anuna de Weber, Lilly Platt, Ollie Bouler, Winter Vicente eta Ryan Hickman. Ziur asko izen horiek ezezagunak egingo zaizkigu, baina denak gure arreta handiena merezi duten gazte batzuenak dira, ingurumen-arloko erreferentzia bihurtu baitira. Artikulu hau istorioen eta ekimenen zerrenda bat da. Hain zuzen, ekimen horien bidez ahotsa goratu nahi dute helduoi eta, batik bat, politikariei ingurumenaren gaineko kontzientzia handiagoa hartzeko eskatzeko.

Duela aste batzuetatik hona, mundu osoko hedabideak Europako ikasle gazteen manifestazioen berri ematen ari dira. Ikasle horiek, astean egun batean egiten dituzten manifestazio publikoen bidez, ingurumenarekin konpromiso handiagoa duten politikak eskatzen ari dira, hain zuzen. 

Mugimendu hori, Fridays for Future esaten diotena (Ostiralak etorkizunaren alde), Suedian sortu zen. Herrialde horretan, Greta Thunberg gazteak greba egiten du ostiralero, Stockholmeko Parlamentuaren aurrean, herrialde horretako politikariei exijitzeko jardun daitezela klima-aldaketaren aurka. Duela gutxi, Bruselan izan da, eurodiputatuak lotsaz gorriarazteko asmoarekin eta ikusarazteko 2030erako igorpenak murrizteko mailak –berotegi-efektuko gasen igorpenak gutxienez %40 gutxitu beharko dira horretarako 1990eko mailak kontuan hartuta– “ez direla nahikoak egun hazten ari diren haurren geroa babesteko”. Davosen ere izan da eta bai Poloniako Katowice hiriko COP24 klima-arloko goi bileran ere, 2018ko abenduan egin zenean.

Mundu osoko liderren aurrean, aspertuta eta nekatuta dagoela adierazi du eta badirudi mundu osoko haur- eta gazte-taldeengan eragin handia izan duela, askok eta askok mugimendu horiekin bat egitea erabaki baitute.

Esate baterako, kalkulatzen da Belgikan, urtarrilaren 24an, 30.000 ikaslek manifestazioa egin zutela klima-aldaketaren kontra eta ingurumena hobeto babestuko duten politiken alde. Anuna de Weber, 17 urteko neska gaztea, Thunbergen ekimenean ideia hartutasareen bidez antolatu zen eta klimaren alde planetako ikasle-mugimendu aktiboenaren lider gisa ezaguna izatera eraman duen mobilizazioaren burua izan zen. 

Girona, Bartzelona eta Madril nazioarteko ‘Youth For Climate’ mugimenduak “kutsatutako” Espainiako lehen hiriak dira. Haietan, eskola-mailako greba baterako deia egin da martxoaren 15erako, nazioartean, klima-aldaketaren kontrako ekintza politiko handiagoa aldarrikatze aldera.

Mugimendu hauek Europatik kanpoko beste herrialde batzuetara ere hedatu dira. Olivia Bouler, esate baterako, hemeretzi urteko estatubatuarra da, hamar urte zituenetik Mexikoko golkoko habitat bat kontserbatzeko proiektu baten buru ari dena, petrolio-isurketa batek kutsatuta. Bere lanak goraipamen ugari jaso du, besteak beste, Etxe Zuriak Aldaketa Txapeldun izendatzea. Zenbait liburu idatzi ditu, eta horrez gain, bere esperientzia kontatzen aritzen da mundu osoan egiten dituen mintzaldietan edo ospe aitortuko prentsako artikuluetan. 

Herbeheretan bizi da Lilly Platt, 10 urtekoa. Bere kasuan, borrokak plastikoan eta hark ingurunean eragiten duen kutsaduran jartzen du arreta. Kanpoaldean ontzien hondakinak pilatuta zituen janari azkarreko jatetxe batera bisita egiteak horretaz pentsatzera eraman zuen, eta geroztik natura-inguruneetan plastikoa garbitzeko ekintza ugariren burua izan da. Plastiko bidezko Kutsaduraren kontrako Koalizioak, , mugimendu horren ‘enbaxadore gazte’ izendatu du.  

Bere aldetik,  Ryan Hickman Lilly Plattekin batera, ingurumen arloko planetako influencergazteenetako bat da. 10 urte besterik ez badu ere, “ontziak birziklatzeko enpresa” du. Hiru urte besterik ez zituela, aitarekin batera bertako birziklatze-instalazio bat bisitatu zuenean sortu zitzaion birziklatzearen aldeko pasioa. Sailkatu eta gero, aitak lagunduta, birziklatzeko zentro bati ematen dizkio ontziak. Lortzen duen dirua Ozeano Bareko baleak eta itsas lehoiak babesteko zentro bati laguntzeko erabiltzen du. Ekimen horrek, hain zuzen, oihartzuna izan du Ameriketako Estatu Batuetako hedabide nagusietako programetan eta orrialdeetan.

Azkenik, Winter Vincent australiarra, surfean etorkizun oparoa izateaz gain mundu-mailan, eragin handia duen filantropoa da. Ekimen desberdinen bidez, 42.000 dolar bildu ditu eta haiekin hondar-alea jarri du Indonesiako hainbat komunitate ur edangarriz hornitu ahal izateko. Surfrider Foundation erakundearen enbaxadorea da, aktiboki parte hartzen du plastikoaren kontrako kanpainetan eta mintzaldiak egiten ditu mundu osoan. Mintzaldi horietan ematen duen mezuetako bat da, hain zuzen, neskek eta mutikoek diferentzia markatu ahal dutela.

Adibide horiek guztiak ikusirik, ezin dugu kontrakorik pentsatu. Ezagutzen al duzu inguruan gazteak protagonista dituen beste istorio bitxiren bat? Konta iezaguzu. 

Argazki: Mika Baumeister. Unsplash

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.