Aurreko argitalpen batean “Walking Videoez” hitz egin genuen, hiriak kaletik bertatik erakusten dituzten bideoen modalitate batez, sortzaileek, oinez ibiltzen ziren bitartean, grabatzen dituztenez, etenaldirik eta musikarik gabe, giro-soinua besterik izan gabe. Egiten duten gauza bakarra da azpitituluren batzuk sartzea, kale edo monumentu baten izena adierazteko. Bada iruzkin pertsonalen bat ere sartzen duena, baina noizean behin. Helburua da ez oztopatzea hirian oinez ibiltzeko esperientzia.
Mota honetako bideoak oso harrera ona izaten ari dira ikus-entzunezko sareen zaleen artean, eta orain arte ikusleria handia bereganatu izan duten mainstreametatik (bideojokoak, txantxak, lerdokeriak) kanpoko gai berriak sartzen ari dira.
Baina oinez ibiltzea ez da “Slow Tv-rako” bideoak (TB geldoa, bideo hauen erritmoari aipamena eginez) ekoizten dituztenek aukeratzen duten mugikortasun-modu bakarra.
“Riding Video” esaten zaienak ere eroso dabiltza; bueno, kasu honetan egokiagoa litzateke ziztu bizian filmatzen ari direla esatea. Bideo hauetan, hain zuzen, hiriak motor batetik erakusten dira.
“Royal Jordanian” Londresen bizi den motor-gidaria eta zalea da, eta 10 edo 15 minutuan grabatzen du bere burua, hiriko kaleetan ibiltzen. “Daily Observations” izenburua jartzen dien bideoak sortzen ditu. 1,5 milioi harpidedun ditu, eta bere bideoetako batzuek 18 milioi ikustaldi dituzte.
“The walking girl” “Slow TV-n” parte hartzen duen emakume gutxietako bat da, eta ibilbidea egina du Jaizkibelen, Pasaiatik Hondarribiaraino.
Beste alde batetik, “Driving video” esaten zaienak autotik grabatzen diren bideoak dira.
J Utah asko ibiltzen da mundu osoan zehar. Hartara, hiriren batean dabilenean, auto bat hartzen du alokairuan eta kaleetan gidatzen grabatzen du bere burua. Oso bideo bitxiak dira, eta, besteak beste, beste leku batzuetan nola gidatzen den ikusteko modua ematen dute.
Eta amaitu aurretik, “Slow Tv-aren” beste bitxikeria bat aipatuko dugu
“Rail Cow Girl” Norvegiako neska bat da, distantzia ertain eta luzeko trenak gidatzen lan egiten duena. Bidaia bakoitzean, kamera kabinan jartzen du, trenbidera fokuratzen du eta “record” sakatzen du.
Horrenbestez, bere bideoetan, paisaiaz gain, trenbideen segida ere ikusten da. Zenbaitetan, gainera, 360 gradutan grabatutako bideoen alde egiten du. Halakoetan, aurpegia estaltzen du bere logotipoarekin, eta, beraz, “Slow Tv-ko” bideoen premisa nagusietako bat betetzen du: ez erakustea egileen aurpegia. Beste batzuetan, zuzenean ematen du. Orduan, iruzkinak eta kontsultak jasotzen dituen txat edo solasgune bat abiarazten du, eta, lanak horretarako aukera ematen badio, unean bertan erantzuten du.
COVID-19ak eragindako pandemia ezustean sartu zenetik gure bizitzetan, hiri berriak ezagutzeko era aurkitu dute bideo hauetan pertsona askok, eta bai mugikortasuneko esperientzia berriak edukitzekoa ere. Horretan datza bere arrakastaren sekretua. Mundua aldatzen ari da, eta bai bertan mugitzeko daukagun modua ere.
Utzi erantzuna