Posted

Surflari handi batez gain, zer ikusten dugu olatuan?

Olatu handien surf-txapelketa, Bizkaiko Getxo herriko Galeako itsaslabarrak, nazioarteko zirkuitua, maila handiko 24 surflari, eguraldi-baldintza ezin hobeak, 6 metroko olatuak haizearekin, zortzi orduko lehiaketa eta irudi ikaragarriak… baina zer ikusten dugu olatuan?

Hondakinak… 

Eta hori getxoztarrak oso sentsibilizatuta daudela hondartzen eta itsasoaren garbiketaren gaiarekin, eta noizean behin garbitzeko kanpainak antolatzen dituztela. Maiatzean, 500 bizilagunen talde batek hondartzako metro bakoitza garbitu zuen, eta 850 kilogramo plastiko eta mota guztietako materialen ia 2.000 kilogramo bildu zituzten: hodiak, trizikloak, errepideetako piboteak, eta abar. 

Olatu hori ikusten dugunean, geure buruari galdetzen diogu nola iristen diren hondakin horiek guztiak itsasora eta ea pertsonok botatzen ditugun. Itsasora iristen diren hondakinen %80 lehorreko zaborretatik heltzen direla kalkulatzen da, fenomeno meteorologikoek mugitu eta garraiatzen baitituzte. Kostaldeko turismoaren bidez, estolden, euri-uretarako hustubideen, ibaien, legez kanpoko hondakindegien edo industria-eremuen bidez iristen dira, zehazki.Beste %20a beste jarduera batzuen ondoriozkoa da, hala nola arrantzaren, laketontzien eta itsasokogarraioaren ondoriozkoa.

Olatu handien surf-txapelketa, Galeako itsaslabarrak, Getxo. 2019

Itsasoko zenbait hondakin, besteak beste, noraezean ibiltzen den zura, era naturalean sortzen dira. Arazoa egun ari da sortzen, ordea, plastikoarekin, ez baita degradatzen eta erraz hedatzen baita. 

Behin plastikoak itsasora iristen direnean, baliteke itsasoko animaliek irenstea, baliteke gainazalean igerian gelditzea edo baliteke hondoratzea eta itsas hondoan gelditzea denbora-aldi luzeetan. Batzuetan, partikula txikitan desegingo dira, mikroplastiko esaten zaienetan, eta gero zooplanktonean egongo dira mikroplastiko horiek, jango ditugun arrainetan, hodeiak eratzeko lurruntzen den uretan, gero lurra blaituko duen eurian… Greenpeaceren arabera, gainazalean aurkitzen ditugun mikroplastikoak itsasoan dauden plastiko guztien %15 baino gutxiago dira.   

Plastikoak ozeanoetan degradatzeko behar duen denbora kalkulatzea zaila da, baina uste da prozesua lehorrean baino askoz ere motelagoa dela. Behin plastikoa lurperatuta gelditzen denean, ur-zutabera igarotzen denean edo gai organikoek edo ez-organikoek (hori oso maiz gertatzen da itsasoan) estalita gelditzen denean, ez dago eguzki-argiaren eraginpean hainbeste, tenperaturak eta oxigenoa gutxitzen dira, eta horrek atzeratu egiten du degradatzea. 

Plastikoak daude planetako txoko guztietan. LIBERA proiektuak kalkulatzen du itsasoko animaliekin bizitzen bukatzen duten 407 tona plastiko ekoizten direla urtero. Askotan, plastiko horiek pare bat minutuan baino ez dira erabiltzen, baina gero ehunka urte ematen dituzte desagertzeko ez badira zuzen birziklatzen. 

Egunero, edarien 51 milioi ontzijartzen dira merkatuan. Plastikozko poltsak, erabili eta botatzeko ontziak, plastikozko botilak, elikagaien produktuak… Plastiko kantitate horrek eta bereizi gabe erabiltzeak ekartzen du gure ozeanoetara irits daitezkeen milioika tona izatea. Greenpeaceren arabera, konponbidea plastikoa berrerabiltzea da.

Hori egiten ez dugun bitartean gero eta maizago ikusiko ditugu irudi horiek bezalakoak: edertasun handiko itsas irudiak, ikustea hainbeste gustatzen zaigunak, baina sortzen ditugun eta gero eragotzi egiten diguten hondakinez inguratuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.