Jennifer Uchenduk SustyVibes sortu zuen, iraunkortasuna sustatzeko metodoei buruz gazteek iritzia ematen duten eta ardura handiagoa hartzea jorratzen duen erakunde bat. Gero, Eco-Anxiety África (TEAP) proiektua jarri zuen martxan, eta haren nahia da ekoantsietatearen esperientzia ulertzea Afrikako populazioetan, ikerketaren eta dibulgazioaren bidez, gai honi buruzko kontzientzia eta tokiko ekintzak sortuz eta elkarrizketa eta elkar zaintzeko guneak zabalduz.
Hain ona izan da esperientzia, ezen Jeniferrek aurreikusita baitu profesionalei prestakuntza ematea, antzeko guneak ezartzeko Hegoafrikan, Ghanan eta Kenyan.

Hiru urteko lehorte batek ekarri du bai Kenyako gobernuak bai eta Elikagaien Mundu Programak ere esku hartu behar izatea gameluak banatzen, esnea ekoizteko helburuarekin eta, hartara, herritarrak izaten ari ziren desnutrizio-arazoei aurre egiteko. Hala, Sanburu herrian ikusi dute nola joan diren desagertzen behiak, gameluen mesedetan, azken ugaztun hori bereziki prestatuta baitago klima-aldaketaren ondoriozko muturreko baldintzak jasateko.

Nzambi Mateek Gjenge Makers sortu zuenean, ez zekien bere enpresa eraikuntza-material iraunkor, estetiko eta erresistenteen erreferente bihurtuko zela.
Orain enplegua sortzen du, batez ere, Nairobiko biztanle gazte eta emakumeen artean, Kenyan, zabortegietara iristen den plastiko-kantitatea murrizten du, hormigoi tradizionalaren aukera bat aurkezten du eta ingurumena zaintzen du.